Gure Esku Dagok antolatu duen Giza Katera joateko izen emateko masiboa asteburu hontan

Ekainaren 10an Gure Esku Dagok Donostia, Bilbo eta Gasteiz artean antolatu duen Giza Katera joateko deialdia zabaldu nahi dugu Gure Esku Dago Irunek. Irundarrak izen emateko asteburu masiboa antolatu dugu eta deialdi berezia egin nahi genuke joan nahi duen oro lehenbailen izen eman dezala. Epea amaitzen ari da.

HEMENTXE IZEN EMATEKO ORDUTEGIA ETA LEKUAK:
    -Hartu Hitzaren egoitzan (Arbelaitz Kalea 3, Irungo Atseginaren atzean) ASTELEHENTIK OSTIRALERA: 11:30etatik 13:30tara eta 18:30tatik 20:30tara.

    -LANDETXAN ere izena emateko aukera dago.

DEIALDI BEREZIAK: Kalean egun eta toki hauetan egongo gara:
    ◼Maiatzak 31 (19:00-21:30) Kale Nagusian eta Santiago Kalean

    ◼Ekainak 1 (19:00-21:30) Urdanibia Plazan

    ◼Ekainak 2 (11:00-13:00) Urdanibia Plaza eta San Juan Plazan

    ◼Ekainak 3 (12:00-14:00) Hartu Hitzaren egoitzan (Arbelaitz Kalea 3, Irungo Atseginaren atzean)

Parte hartu nahi duen edonork 5 euro ordaindu beharko ditu izen emateko eta zapi bat emango zaio. Autobusez joateko aukera izango da 7 euroren truke. Autobusez joateko deialdia egiten dugu antolakuntzatik, kotxez joatea nahiko zaila izango da eta. Bestalde, kamisetak eta bestelako materialak ere badaude salgai.

Etiquetas: