QGIS Formazioa KoopFabrika

KoopFabrika.pngBidasoako KoopFabrikaren barruan burutzen ari garen formazio zikloaren saio berri bat iragarri nahi dugu: QGIS tresnaren erabilpena (informazioa mapetan adierazteko sistema)

Aitor Garcia-re eskutik (Izarkom kooperatibako kidea), informazioaren geolokalizaziorako hain eraginkorra den tresna libre hau erabiltzen ikasiko dugu

  • Apirilak 9 asteartean izango da, goizeko 10.00etatik 12.00tara
  • Aurretik izena ematea beharrezkoa da. Hemen: bidasoa@koopfabrika.eus (edo BDS koop egoitzatik pasata zuzenean). Azken eguna apirilak 7 igandea izango da
  • Saioa "BDS Koop eraldaketa fabrika"-n izango dira. Hau Aixin Zolua kalea 5.znbk dago, Junkal ondoko Erromes plazan duelarik sarrera nagusia

Xedea ekintzailetza ikuspegi sozial eta kolektiboan gauzatzeko tresna berriak ematea izango da, eta era berean egiteko horretan gabiltzan pertsona eta kolektiboak saretzea. Beste eredu ekonomiko bat posible da eta hemen dago!

Edozein dudatarako. Iker Eizagirre (681608469)

Etiquetas: