ELA.- Joan den ekainak 27an, Gipuzkoako Grafikagintza eta Papergintzako sektoreek beste greba egun bat burutu dute jarraipen zabalarekin, eta Tolosako kaleak hartu dituzte, manifestazio baten bitartez.
Papergintzako sektorean 4 greba egunen ostean, eta Grafikagintzakoan 2 greba egun burutu eta gero, orain arteko balantzea egiteko unean gaude:
- Grebek oso jarraipen zabala izaten ari dira. Ez dago bi sektoreetan normaltasunik. Papergintzako sektorean ekoizpena erabat geldituta dago eta grafikagintzan grebaren eragina oso handia izaten ari da.
- Grebek izaten ari diren jarraipen zabalak erakutsi du langileek sindikatuen jarrera bere egin dutela eta, aldiz, ez dutela onartzen ADEGIren jarrera inmobilista.
- Greba egunak joan ahala, grebaren jarraipena mantentzen ari da. Honek erakusten du langileak prest daudela tinko jarraitzeko beren lan baldintzak hobetu arte.
Honengatik guztiarengatik, LABek honako mezua bidali nahi dio ADEGIri:
- Hurrengo uztailaren 2an Grafikagintzako negoziazio mahaiaren beste bilera bat dago. Beraz, ADEGIk badu beste aukera bat orain arte erakutsi ez duen jarrera negoziatzailea azalarazteko. ADEGIri dagokio mahai gainean proposamen serio eta erreal bat jartzea benetako negoziazioa behingoz eman dadin. LAB jarrera negoziatzailearekin azalduko da bilerara, baina, ADEGIk aurrera egiteko asmorik ez balu, LABek konfrontazioaren alde egingo du sektoreko lan baldintzak hobetzeko.
- Papergintzari dagokionez, ADEGIk bukatutzat eman zuen negoziazioa sektorea konfrontaziora eramanez. Bada, dagoeneko porrot egin du. Greba erabat arrakastatsua izan da. Hortaz, gogoeta bat egin behar du eta erakutsi behar du negoziazioaren aldeko apustua egiten duela proposamen berriak mahai gaineratuz. Soilik horrela lortuko dugu konfrontazio egoeratik negoziazioaren bidera pasatzea. ADEGIri dagokio fitxa mugitzea.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 961 irakurketak
- Castellano