EH Bilduren hurrengo hitzorduak: Herri Batzarra eta ekitaldia Juan Karlos Izagirre eta Jon Iñarriturekin

Foto archivo. Foto: wikimedia.orgIrungo EH Bilduk Herri Batzarra egingo du astelehenean eta asteazkenean ekitaldia izango da Juan Karlos Izagirre eta Jon Iñarriturekin

Jokin Melida alkategaia eta zerrenda osoa aurkeztu ostean, Irungo EH Bilduk hauteskundeei begirako barne prozesu parte hartzailearekin jarraitzen du. Hala, Herri Batzarra egingo da datorren astelehenean (apirilak 8), 19:30ean Irungo Bilgunean (Prudencia Arbide 2, San Juan plaza). Batzarra irekia izango da eta nahi duen orok parte hartu ahal izango du. Bertan orain arte emandako pausoak errepasatuko dira, programa zehaztuko da eta egoera politiko orokorraren kokapena egingo da.

Horretaz gain, EH Bilduk, hainbat herrietan egiten ari den moduan, ekitaldi politikoa egingo du Irunen ere. Apirilaren 10ean (asteazkena) 19:00etan Palmera Monteron egingo den ekitaldian Juan Karlos Izagirre, Gipuzkoako Diputatu Nagusigaia, eta Jon Iñarrituk, Kongresurako bigarrena Gipuzkoatik, hartuko dute parte. Eta hau izango da Kongresu eta Senatuko hauteskundeei begira Irunen egingo den ekitaldi nagusia. Irungo EH Bilduk ekitaldira hurbiltzeko gonbita egiten die Irundar guztiei.

Etiquetas: