Joan den larunbatean, Donostiako Udalak debekatu egin zuen Etxegabeziaren Munduko Eguna zela-eta Arratsek, Hiritarren Harrera Sareak eta SOS Arrazakeriak deitutako kanpaldia

Concnetración en Donostia con motivo el Día Mundial del SinhogarismoErtzaintzaren baimena jaso ondoren, Donostiako Udaltzaingoak jakinarazi zien erakunde horiei kanpaldia debekatuta zegoela, zegokion udal ordenantzak debekatzen zuelako, eta gaztigatu zien diru-isuna jarriko zitzaiela kanpaldian parte hartzen zuten lagunetako bakoitzari, eta kanpaldia desegin beharko zutela.

Deia egin zuten erakundeek baimena eskatu zuten idatziz, pentsatuz deialdiaren zertarakoa pertsona etxegabeentzako baliabideak aldarrikatzea zela erakundeen aurrean, adierazpen- eta manifestazio-askatasuna praktikan erabiliz –biak ere Espainiako Konstituzioak babesten dituen oinarrizko eskubideak–. Bistan da ordenantzaren zertarakoa beste bat dela.

Gure iritziz, oso larria da udal ordenantza bat oinarrizko eskubide baten aurretik ipintzea. Bestetik, jarrera hori nahiera hutsezkoa eta diskriminatzailea da, ze lehenago ere egin izan dira horrelako jarduerak leku berean, eta udaltzainek ez dute parte hartu. Bestalde, debekuak gezurtatu egiten ditu populazioaren gizatalde ahulenen aldeko hitzaldi ederrak, Udala ez baita gai interpretazio malgua egiteko giza sail horien aldeko agerraldi bakanetako baten alde.

Berretsi egiten dugu ekintza honetarako deia egiten zuen Manifestua, eta exijitzen diogu Donostiako Udalari egunotan eztabaidatzen ari den Aurrekontuetan aintzat har dezala ohiz kanpoko diru-partida bat pertsona hauek –gazteak gehienak– gure hirian pairatzen duten egoera larria arintzeko.

Arrats elkartea, Red ciudadana de Acogida, SOS Racismo

Etiquetas: