EH Bildu.- Orain dela aste batzuk, gure taldetik, udal gobernuarekin aurrekontuak ez genituela negoziatuko aipatu genuen, baita garbi utzi ere zeintzuk ziren arrazoiak, baina guztien gainetik bat zegoen.
Udal gobernu honek duen jokamoldea. Udal gobernu hau ez da fidagarria, urteetan trikimailuak erabiltzeko joera nabarmena zuela argi utzi genuen.
Gurekin hartutako akordioak, behin eta berriz bete gabe uztea leporatzen genion. Baita ere, bereak ez diren ideiak, beraienak bailiran aurkeztea, eta noski baita ere, gardentasun falta nabaria beste alderdiekiko.
Gobernu honen azpijoko eta maltzurkerien adibide garbia Ikust Alaia erabiltze proiektuan aurkitzen dugu oraingoan. Ondo dakizuen bezala, denborarik galdu gabe, eta beste alderdiei jakinarazi gabe, prentsaren aurrean aurkeztu zuen aurrekoan.
Aste honetan Kultura batzordean aurkeztu diguten proiektu bat, non “Luis Mariano” museo bezala erabiliko den azaldu zitzaigun.
Ez gara gu izango Luis Marianoren sena eta garrantzia gutxietsiko dugunok, bere ibilbidea eta arrakasta ezaguna baita. Argi dago Irungo hiriak bere seme kuttun batekiko izan behar duela begirunea eta memoria, are gehiago, bere garaikideek horixe izan ez zutenean, zorretan gaude, beraz, oraindik ere.
Egite horren beste adibide bat dugu Udalak duela gutxi aurkeztutako Irungo Errekurtso Energetiko Berriztagarrien azterketa. Gogoratu beharra dago proposamen hori Irungo EH Bilduren ekutik iritsi zela udal gobernura 2017ko aurrekontuetan transazionatutako emendakin bati esker.
Gure proposamenak bide berri bat irekitzen zuen: Instituzio Publikoen arteko lankidetza-hitzarmena. E H Unibertsitateak Energia Berriztagarren Gradua dauka. Gradu horretan hainbat erakunde publikorekin elkarlanean aritu diren ikerketa lan taldeak sotu dira.
Bera, udal gobernuari proposamena egin genion, Lankidetza hitzarmena sinatzea EHU-UPVrekin. Elkarrizketak egon ziren, baina azkenean, zoritxarrez, eta gure harridurarrako, ez ziren akordiora iritsi. EHU-k beste instituziorekin lortu zuena, inongo problemarik gabe, hemen ezinezkoa izan zen. Beste behin, IRUN diferente!!
EHUko ikertzaileek anbizio falta leporatu diote udal gobernuari errekurtso energetikoen ikerketa burutzeko. Eta anbizi falta horren baitan gauzatu da ikerketa.
Ba EHU-ko ikertzaileek eginiko diagnostikoa eta gurea bat datoz, anbizio falta, benetako apustu garbia hainbat proiektutan, eta leialtasun etikoaren eza ere.
Udal gobernuak askotan aipatzen du bere konpromisua PAES (pacto de los alcaldes)-ekiko atxikimendua egin zuenean. Errealitatea hauxe da:
Hona hemen, udalak PES-en europako web orrian emandako azken informazioa (2017aren bukaeran).
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 916 irakurketak
- Castellano