Jon Iñarritu Hondarribian

Logotipo EH Bildu HondarribiaHondarribiko EH Bildu.- EH Bilduko hautetsi berria, Jon Iñarritu diputatua, Hondarribian egon da. Hondarribiko EH Bilduk salatu du 2016 eta 2018 urteetan Muara Elkarteak sufritu zituen eraso faxistak.

Erasotzaileak identifikatu izan ziren eta Espainiako Armadako kideak zirela jakin zen. Jon Iñarrituk, senataria zenean, gertaerak eta erantzukizunak argitzeko galdera sorta aurkeztu zuen Senatuan. Erantzun gabe geratu ziren. Orain, berriro aurkeztuko ditu Madrilgo Parlamentuan. EH Bilduk ez du nahi Hondarribian erasotzaile faxistarik ezta horiek babesten dituen armadarik. Utikan!

Etiquetas: