Bidasoa Bizirik birmoldatzea proposatzen du Irungo EH Bilduk

Silvestre Balerdi eta Jokin MelidaBidasoa Bizirik goitik behera birmoldatzea proposatu du Irungo EH Bilduk Jokin Melida alkategiak eta Silvestre Balerdi zerrenda kideak goizean eman duten prentsaurrekoan.

Izan ere, Balerdik adierazi duenez, “datu ekonomikoek erakusten dute Bidasoa Bizirikek ez dituela garapen agentzia batek bete beharko lituzkeen funtzioak betetzen”. Eta Koalizioak “eskualde ikuspegi integrala duen “agentzia ekonomiko eraginkorra” sortu nahi du Bidasoa Bizirik birmoldatzeko egin duen proposamenarekin. Birmoldaketa baina, ez da zoriz egingo, “birmoldaketaren diseinuan adituen parte hartzea eskatuko dugu, Ekai Center kasu” Balerdik zehaztu duenez.

Birmoldaketaren diseinuarekin, sustapen ekonomikoan dauden duplizidade batzuk ere konpondu nahi ditu EH Bilduk, izan ere, Balerdik salatu duenez “ez dauka zentzurik alde batetik Bidasoa Bizirik egotea eta bestetik Ekonomia Sustatzeteko Bulegoa, bulego hori Bidasoa Biziriken barruan egon behar du.

Azkenik Balerdik gogorarazi du EH Bilduk “paper garrantzitsua” ematen diola Bidasoa Bizirik agentziari eskualdeko ekonomian lau arlo aipatuz: Industria, merkataritza eta turismoa, energia eta lehenengo sektorea.

Etiquetas: