Abotsanitz hautagaitzaren aurkezpena

Candidatura Abotsanitz Hondarribia 2019Abotsanitz Herri Batzarrak Hondarribiko Udal Hauteskundeetarako hautagaitza aukeratu du. Alderdiaren izenak adierazten duen modura adin ezberdineko, auzo ezberdinetako eta jokamolde ezberdinetako jende anitza hautatu du.

  1. Igor Enparan Araneta
  2. Lupe Queiruga Oronoz
  3. Estitxu Urtizberea Sorzabal
  4. Aitzol Arroyo Tumas
  5. Ortzi Alonso Murelaga
  6. Josu Peña Alza
  7. Mayi Errasti Jauregi
  8. Maria Jesus Bolaños Jauregi
  9. Egoitz Alcaraz Franganillo
  10. Aritz Rivero Astiz
  11. Tamara Sastre Castillo
  12. Mikel De la Linde Ruiz
  13. Ane Amunarriz Izagirre
  14. Iker Azkue Lete
  15. Ion Aristizabal Verdial
  16. Maxuxa Larrarte Kanpandegi
  17. Peio Berra Darceles
  18. Mikel Louvelli Nieves
  19. Marimar Berrotaran Lekuona
  20. Angel Alkain Etxeberria
  21. Juan Ortiz Armendariz
  22. Miren Alkorta Barrena
  23. Juanan Cornejo Reyes
  24. Gerardo Fermin Ruiz
  25. Josebe Sagarzazu Antsizar

Talde honen asmoa desberdinen arteko herria osatzea da. Honela udal parte hartzailea izango du jomuga; herritarrak udalera etortzea baino, udala herritarrengana gerturatzea izango duelarik xedea. Auzoak eta herritarrak izango dira egunerokoaren ardatz.

Lan ildo orokor hau hautagaitzako programa batean sakondu da. Honela, hamalau puntu hauetan sakontzeko asmoa adierazi nahi du Abotsanitzek> Hirigintza, etxebizitza, gizarte zerbitzuak, kultura, kirola, ekonomia eta enplegu, euskara, alardea, udal kudeaketa, nekazaritza eta arrantza, turismoa, berdintasun departamentua, ondarea eta memoria historikoa.

Hondarribiko Udalean sakoneko aldaketa baten beharra dugulakoan gaude. Euskararen egoerari bultzada emateko, berdintasun departamentu bat eratzeko, bidegorri sarea osatzeko, alokairuzko etxebizitza publikoa lehenesteko, gertuko ekonomia jasangarria sustatzeko BADA GARAIA!

Korreo bidezko bozka

Jakinarazi nahi da, korreo bidezko bozkaren tramitazioarekin laguntzeko, Abotsanitzek Portu Auzoan duen bulegoetan datozen asteotan egongo garelah3Ahalbidetu den ordutegi astelehen eta asteazkenetan 19tatik 21etara egongo garela eta astearte eta ostegunetan 11etatik 13tara.

Etiquetas: