Irungo EH Bildu Irungo herriari

Mitín de EH Bildu en Irun dentro d ela campaña a las municipalesIrungo EH Bildutik eskertu nahi dizuegu aurreko igandean zuen babesa eman zeniguten ia 4000 irundarroi. Zinegotzietan berdin geratu bagara ere, ia 500 bozka berri lortu genituen, eta laugarren zinegotzia azken unera arte lehian izan genuen.

Zalantzarik gabe emaitza positiboa da, eta aurrera egiteko hauspoa da. Guk beti esan dugu Irunek eraldaketa behar duela, eta bide horretan, gure ahalegin guztiak jarriko ditugu. Irun berria behar dugu, eta hori gobernatzeko eredua aldatuz egiten da, pertsonak erdigunean jarriz, eta auzoei ahotsa eta erabakitzeko ahalmena emanez.

Beraz, hemendik aurrera, gure ideia honekin bat datozen guztiekin hitz egiteko prest gaude, ezberdinen arteko elkarlanean sinesten dugulako, eta Irunek aldaketa bat merezi duelako.

Etiquetas: