Gipuzkoako Grafikagintzako bosgarren greba egunak %70eko jarraipena izan du

Logo LAB sindikatuaLAB.- Irailak 25, Gipuzkoako Grafikagintzako sektoreak udara ostean deitutako lau grebaegunetatik lehen eguna izan du. Gogora ekarri nahi dugu sektoreko langileek jada laugreba egun egin zituztela. Beraz, gaurkoa bostgarren greba eguna da. Eta gaurkoan eregreba arrakastatsua izan da, %70eko jarraipenarekin.

Langileek bat egin dute greba deialdiarekin, eta grebaren jarraipen zabal hau are etagarrantzitsuagoa da kontuan izanda sektoreko enpresen %90 baino gehiago enpresatxikiak direla. Langileak hitzarmen duin bat exijitzeko eta benetako negoziazio baten aldekalera irten dira berriro. Egun sektoreak bizi duen egoera ona da, lan karga handiarekin.

Hala eta guztiz ere, ADEGIk langileen aldarrikapen justuei jaramonik egin gabe jarraitzendu. Izan ere, sindikatuen eskaera guztiak baztertu ditu. ADEGIk jakin behar du ez dugulaetsiko akordio justu bat erdietsi arte. Akordioak KPIaren gaineko soldata igoerak jasobehar ditu, baina bestelako eskubide sozialak ere jaso behar dira, hala nola, lizentzienhobekuntza, kontratazioa ere hobetu behar da, Estatuko hitzarmenaren aurreanblindajea, prekarietatearen aurkako neurriak, eta abar.

Etiquetas: