ELAk RHENUS eta DSV enpresetan egindako kaleratzeak gaitzesten ditu

logo ELAELA.- Rhenus Logistics eta DSV Road Spain SAU, Bidasoa eskualdean kokatuta dauden, eta muga arteko merkantzien garraioan lan egiten duten enpresa handiak dira. Egun hauetan, gobernuak eman dituen jarraibideei uko egin, eta legeak onartzen ez dituen kaleratzeak gauzatu dituzte. Kontutan izan behar dugu, jarduera handiko enpresak direla, eta gaur egungo egoera gogorra izan arren, haien iraunkortasuna ez dagoela arriskuan. Horren ordez, gastuak murrizteko aukera baliatzen ari dira.

Adibide argia dugu azken egun hauetan egin dituzten kaleratzeak. Gobernuak legez debekatu dituen arren, berriz ere, enpresek haien mozkinak handitzeko hautua egin dute langileen kalte eta kontura.

Eta bereziki larria da ELA sindikatuko ordezkaria den langilearen kaleratzea, arriskuko pertsona dela argudiatuz. ELA sindikatuak ekintza hauek publikoki salatu nahi ditu, eta egoera honi aurre egiteko behar diren neurriak hartuko ditu.

Etiquetas: