Pandemiaren aurka gardentasuna

Logotipo EH Bildu Hondarribia

EH Bildu Hondaribia.- Agintariak eta herri elkarte gehienek jaiak bertan behera uztea erabaki dute, hala ere, salbuespen bat badago: eliza. Elizako agintariek erabaki dute bere ohiko jarduerei eutsi egingo dietela, horrek osasun publikoarentzat dakarren arriskuarekin.

EH Bilduko udal taldeak ez du parte hartzen eliza katolikoak antolatzen dituen ekitaldietan, botere zibila eta erlijiosoa bereiztearen aldekoak garelako. Oraingo egoera larrian, berriz, arduragabekeria iruditzen zaigu elizak ekitaldi jendetsuak antolatu nahi izatea, eta hori ere beste arrazoi bat da EH Bilduko taldeak parte ez hartzeko.

Bestetik, osasun krisialdi honetan, establezimendu publikoetan arduradun eta langile batzuk kutsatzen ari dira, lrungo Gaztelumendi tabernan gertatu moduan. Hondarribian ere badira kasu batzuk, bat aipatze arren Eroski saltokian gertatu zena. EH Bilduko udal taldeak, gardentasun eskatu zion alkateari. Hau da, Hondarribiko establezimendu publikoetan gertatzen diren osasun arazoen berri publikoki ematea. Ez dugu lortu. Gure ustez, Covid-19 pandemiak edonor jo dezake, ez da ezer lotsagarria. Edonon eta edonori gerta dakioke eta. Hori horrela, establezimendu publikoetan gertatzen dena interes publikoko informazioa dela iruditzen zaigu. Establezimenduen arduradunei eskatuko genieke itxialdia agintzen badiote jakinaraztea zergatik den. Konbentzituta gaude herritarrek eskertu ez ezik beren elkartasuna adieraziko dietela. Gardentasuna izatez bada zurrumurru eta esamesen kontrako txertoa. Erakunde publikoei eskatu behar zaiena. Esaterako salatu nahiko genuke, Itaropenari buruzko informazio faltsua zabaldu izana. Bizi garen herri honetan segituan ohartzen gara establezimendu publikoak noiz ixten duten, jakin beharko genuke ordea, horren arrazoia zein izan den.

Azkenik, arduradun publikoei dagokie herriko eremu publikoko antolamenduaz eta ongizateaz arduratzea. Horrexegatik agintari publikoei eskatzen diegu gardentasunez, zuzentasunez eta eraginkortasunez jokatzea.

Etiquetas: