Auzoka, bilerarik gabe, baina aurrera

auzoka-abotsanitz-bilera

Abotsanitz.- Abotsanitz Udal Taldeak bertan behera utzi ditu Abotsanitz Auzoka dinamikaren azken bost bilerak, osasun egoeraren bilakaera dela-eta.

Udal gobernuak jarritako trabengatik asko atzeratu zen bilera sorta, eta hiru batzar baino ez ditugu egin: Puntalekoa, Alde Zaharrekoa eta Portukoa. Joan den astean Muliate-Tximista-Biteriko auzotarrekin elkartzekoa zen Abotsanitz. Hori eta gero, Soroeta-Madalengain-Sokoa, Gornutz, Amute-Kosta eta Arkollako biztanleekin egin behar ziren bilkurak.

Pena handia dugu ezingo ditugulako bizilagunen kezkak eta proposamenak haien ahotik entzun, baina horrek ez du esan nahi eskaera horiek aintzat hartuko ez ditugunik. Auzoka dinamikako lehen fasean egin genuen bezala, herritarrek posta elektronikoaren bitartez (auzoka.abotsanitz@gmail.com) Abotsanitzekin harremanetan jartzeko aukera izango dute, eta mezu horiek kontuan hartuko ditugu, bai udal aurrekontuaren eztabaidari begira, bai egunerokoan.

Abotsanitzek asko estimatzen ditu orain arte hondarribiarrek egindako ekarpenak. Prozesua oso aberasgarria izan da, eta uste genuena baino parte hartzaileagoa. Horregatik, momentuz bilera gehiagorik egingo ez den arren, dinamikarekin jarraitzea erabaki dugu, eta euren eskakizun eta kezkak gurekin partekatzeko animatzen diegu herritarrei. Aurrerago, egoerak baimentzen duenean, bilera dinamikari berriro helduko diogu.

Etiquetas: