Baserrientzako Internet konexioa

izarkon-baserriak

Izarkom telekomunikazio operadore kooperatiboak, behe Bidasoan, baserri eta landa eremuan dauden biziguneei banda zabaleko Internet konexioa eskaintzeko azpiegitura hedatu duela jakin arazi nahi dizuegu.

Hiriguneetatik at bizi direnek Internet konexio duin bat izateko dauzkaten arazoei aurre egin eta guzti-guztiok internet zerbitzu eskuragarri eta arrazoizko bat bermatuta izan dezagun Izarkomek aurrera daramatzan ekinbideen barruan, Txingudi badia eta behe Bidasoan, Bidasoaren bi aldeetan internet konexioa eskaintzeko modua abiatu du, beste zenbait eragilerekin batera elkarleanean Izarkom eraikitzen ari den Euskal Herriko Sare Telematiko Publiko-Komunitarioaren bitartez.

Ekimen honen berri edo Euskal Herriko sare telematiko publiko-komunitarioaz gehiago jakin nahiko bazenute jarri gurekin harremanetan, helbide elektronika honi, arreta@izarkom.eus, erantzunez.

Etiquetas: