MARMOKA "Suge gorriaren itzal luzea" aurkezpen dute eta LAMIARRI proiektuaren berri

AzalaMARMOKA musika taldeak, Usurbilgo Haritz Harreguy estudioan grabatu berri dugun abestia kaleratuko dugu eta horretarako eskualdeko hedabideei zuzenean aurkeztea erabaki dugu. "Suge gorriaren itzal luzea" abestiaren nondik norakoa azalduz eta kantua formatu akustikoan eskeiniaz.

Honekin batera, Telmo eta Leirek abiatu duten LAMIARRI proiektuaren berri emango dizue. Merkataritza txikiaren apostua gure herrian, LAMIARRI, tatuaje eta arte,diseinu estudioa, beraien ibilbidea, iharduera eta helburuak azalduko dituzte. LAMIARRI eta MARMOKA itsasoaren ozeano zabalaz gain, lehorrean ere elkar ikusteko asko baitute.

Bazen behin Hondarbiko Jaizubia auzoan...

Padura, xenda, urmael, zubitxo eta bidezidorrak. Zonalde naturalean hegaztien pausalekua, arrain eta dordoken kabiya eta aldi berean narraztien bizitokia.

Aroia gora, aroia behera, mareen joan etorrian, kaniberak agerian dira, aisialdi eta natur gune bare honetan, kresala eta erreken ur gezaren hotsen artetik familia franko inguruaz gozatzen duten bitartean...

Bapatian! arriskua, izua, beldurra, ikara, alarma, albiste harrigarri pentsaezina!!

Sugegorri afrikarraren argazkia bolo-bolo, birala, sarean, mugikorretatik hedabide guztietara heldu da. Berri latzgarriak munduari bira eman dio.

Gabon lurraldeko sugegorria Jaizubiko paduran ageri da, gizakiaren mehatxu zuzena!

Jo turuta, jo bozina, ejerzitoa mugiarazi, bunkerretan sartu, eremua hesitu, koarentena, paduran pandemia, kontuz, isolatu, ez sartu, sahiestu. Emergentzia suge madarikatua harrapatu eta akatu arte!

Suhiltzaile, ikertzaile, AZTIko zientifiko, Ertzain, Udaltzain eta artaburu guztiak bertaratu dira, ezer txarrik, ezbeharrik gerta ez dakiguken. Kodigo gorria, non da suge gorria?!

Alkate, ziraunaren prentsaurrekoa:

- "Lasai, atzemango dugu sugia eta bere sendi guzia, horretako eta gehiagorako prest gaude eta."

Isun administratiboa eta hilabete batzuetarako espetxe zigorra emakume bati, FAKE NEW hau zabaltzeagatik.

Marmoka

SUGE GORRIAREN ITZAL LUZEA.

Kantu hau 2020ko urtarrilean grabatu dugu, Usurbilgo Haritz Harreguy estudioan, bere gidaritzapean.

MARMOKA gara:

  • Mkarel, kitarra eta ahotsa
  • Hendrix, kitarra eta koroak
  • Mufloi, baxua eta koroak
  • Ortzi, bateria eta koroak

https://www.youtube.com/watch?v=gc8AKzz7yas

https://marmoka.bandcamp.com/track/suge-gorriaren-itzal-luzea

Etiquetas: