Hondarribiko EH Bilduren oharra hauteskunde bereziak direla eta

Logotipo EH Bildu HondarribiaHondarribiko EH Bildu-. Osasun-egoera lazgarri honetan hauteskundeak prestatu arazten jarri gintuzten batzuk eta Hondarribiko EH Bildun ere ez gara geldirik egon, beraz, hartutako neurri berezien berri eman nahi dizuegu.

Ohiko hauteskundeetan mahai bakoitzean EH Bilduko ahaldun bana joan izan da, bertaratzen den jendearen zalantzak argitzen laguntzera eta baita prozesua bera gainbegiratzera ere. Aurtengoa, ordea, berezia izango da, militanteen elkarrenganako zaintza hobetsi dugu eta ekidin daitezkeen arriskuak saihetsi nahi izan ditugu, beraz, mahaietan ez dituzue EH Bilduko ahaldunak aurkituko. Hauteslekuetan arduradun bana jarri dugu, baina, ez dira mahaietan finko egongo. Dudarik baduzue, arazoren bat izan baduzue eta EH Bilduren partetik edozein beharrizan baduzue hauteskunde egun osoan zehar telefono zenbaki bat edukiko dugu prest zuek artatzeko 688 80 99 61 edo Muara elkartean aurkitu gaitzakezue goizeko 9:30tatik 14:00 eta arratsaldeko 16:00 aurrera. Bertan boto papera eta gutun-azalak ere izango ditugu.

Etiquetas: