Martxan da "Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren" VI. edizioa, "Askeak, ez ausartak" leloarekin

Cartel

Aurtengo edizioak “Askeak, ez ausartak” izango du ipuinen abiapuntu edo gaia. Goiburu honekin Emakumeon Mundu Martxari egin nahi diogu keinu. Zubi guztien gainetik! Mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean , migrazioaren irakurketa dekoloniala egin nahi du Martxak. Gure lehiaketak aurten zubi izan nahi du zapalkuntza ezberdinei aurre egiten dituzten istorioak idaztera gonbidatuz.

HEMEN daude lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

Aurten, lau kategoria izango ditu lehiaketak: 10 eta 16 urte arteko gazteentzako euskara eta gaztelerazko kategoriak (2004 eta 2010 urte artean jaiotakoentzat) eta 16 urtetik gorakoentzat ere euskara eta gaztelerazko kategoriak. Otsailaren 10a arte bidali ahalko dira lanak, emailez zein posta arruntaz.

Sariak

Kategoria bakoitzeko sari bat egongo da. Helduen kategoriako irabazleek (bai euskarazkoak eta baita gaztelerazkoak ere) 300 euroko sariaz gain, 50 euroko balioa duen liburu pakete bat jasoko dute Gazteen kategoriako irabazleek (bai euskarazkoak eta baita gaztelerazkoak ere) 100 euroko saria jasoko dute, eta 50 euroko balioa duen liburu pakete bat, ere. Liburuek feminismoaren inguruko gaiak jorratuko dituzte.

Indarkeria matxistarik gabeko jendarte bat irudikatzeko bokazioz abiatu zen Asun Casasola Ipuin Lehiaketa, orain sei urte. Nagore Laffagen erailketak eragindako mina gainditu eta jendartea eraldatzeko indarra atera du haren amak, Asun Casasolak. Eta ama honi omenaldia egin nahi dio literatur lehiaketa honek.

Urte hauetan 1000 ipuin baino gehiago bildu ditugu. Ipuin haietako batzuek argia ikusi zuten iaz, hainbat emakume ilustratzailek mimoz egindako marrazkiekin lagunduta, 'Gogoratzen nauzuenetan' ipuin ilustratuen bilduman. Liburuaren ale bat erosi nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan ondoko helbidean: parean.elkartea@gmail.com. Iaz ere, lehen lau edizioetako ipuin irabazleekin osatutako podcast bilduma batek argia ikusi zuen. Hura entzuteko egin kilk HEMEN.

Anima zaitez zure ipuina gurekin partekatzera eta Asun Casasolaren eguneroko lanaren indarrari batu iezaiozu zure hondar alea.

Etiquetas: