Parean Elkartea. Migranteen eguna

Día de la persona Migrante

Parean Berdintasun elkartea.- Gaur, abenduaren 18an, pertsona migrantearen egunean, Parean elkartea kalera atera da Migrazioaren kartografia emozionala proiektuaren baitan.

Egitasmoan parte hartu duten zenbait emakume migranteekin lagunduta egin dugu ekimena. San Migel auzoko izen bereko plazan izan gara, migranteen omenez jarritako eskulturaren ondoan eta bertan jarri dugu Emakume Migrante (ak) artean argazki erakusketa, Irunera etorritako emakume etorkinen bizipenak biltzen dituen esposaketa. Era berean irundarrok migraziaoren inguruan ditugun bizipen eta iritziak biltzen aritu gara.

Parean elkartetik proiektu bat egiten ari gara gure Irun hiriaren inguruko migrazioarekin zerikusia duten bizipenen mapa emozionala sortzeko.

Gure asmoa Irunera etorri diren emakumeen esperientziak (batez ere) bertatik bertara ezagutu eta ezagutaraztea da, eta tresna honen bidez gaiari buruzko sareak eta eztabaidak sortzea. Elkar ezagutzeko eta ulertzeko hiria ez litzatekeela bera izango bertara etorri den jendea gabe.

Hurrengo inkestaren bidez, era anonimo batean, Irungo mapa bizipen horiek jarri nahi ditugu, eta, alerta-egoera amaitzen denean, gai horretan sakontzen lagunduko diguten kontakizunak izan nahi ditugu.

Inkestaren online inprimakia oso laburra da

Día de la persona Migrante

Día de la persona Migrante

Día de la persona Migrante

Etiquetas: