Hamarka pertsonak salatu dute "Ez dira gehiago hil, ez utzikeriak, ez Irunen, ez Arguineguinen"

Concentración IHS 21-11-2020

Irungo Harrera Sarea.- Itsasoan galditakoak dira, ez delitugileak Son náufragxs, no criminales Gaur Irunen Elkarretaratzea egin dugu. Elkartasuna eta babesa adierazten diegu bizitza salbatzeko edo krisi iraunkorretik ihes egiteko migratu behar duten pertsona guztiei.

Orain, UEk erabiltzera behartzen dituen bidea arguineguinera iristen da. Bizitza jokatzera behartzen dituzte, eta behin uhartean, animaliak bezala pilatzen dituzte. Barne ministroak itzulketen eta CIE irekitzearen aldeko apustua egin du, erantzun humanitario gisa. Honen guztiaren aurrean, ultraeskuinak gora egin du berriro.

Irunen, milaka kilometrotara, halako tragedia eta arrazakeriatik bizirik atera ziren batzuk jasotzen ditugu. Politika arrazista hauek hauetako batzuk Europan zehar ibiltzera behartzen dituzte, toki guztietatik kanporatuak. Dublinatuak dira. Mila aldiz urratuak, erakundeei horrela ikustea kostatzen bazaie ere. Nola ikusiko dute bada? Instituzioek beraiek sortutako egoera baita. Ez, ez dituzte ikusten, eta lo egiteko ohea ukatzen diete. Hutsik geratzen diren oheak dira, non errealitatetik gero eta urrunago geratzen diren irizpideek lo egiten duten.

Gure elkartasuna Kanarietako herriari ere, zinismoaren aurrean pertsona asko aktibatu baitira.

Arguineguinen eta hemen, bide seguruak eta harrera duina eskatzen ditugu.

Erakundea, pertsonen alde jar zaitezte lanean, ez aurka. Gizarte bezala hobeto joango zaigu-eta.

Concentración IHS 21-11-2020

Concentración IHS 21-11-2020

Concentración IHS 21-11-2020

Concentración IHS 21-11-2020

Concentración IHS 21-11-2020

Etiquetas: