Artiako lagunak 500 sinaduretara iritsi dira

47 zuhaitzen mozketa Irunen500 sinadura lortu ditugu! Mila esker zuen sinadura eta laguntzagatik.

Artiako lagunak-Amigos de Artia.- Berriak ditugu: Jon Ugarte, Irungo udaletxeko Hirigintza, Garapen Jasangarria, Mugikortasuna, Bide Publikoa, Obrak eta Udaltzaingoko Batzorde Infomatiboko kide eta zinegotziak oraingo eskaileren lanetatik Azken Portu kiroldegiko eskailera elektrikoetaraino dauden 55 ezkiak ez dituztela moztuko ziurtatu digu. Halaber, datozen egunetan 47 ezkiak moztea justifikatzen duen txosten teknikoa erakutsiko digula ziurtatu digu. Txostena entregatzen denean, teknikari batekin aztertuko dugu eta gure proposamenak egingo ditugu bilkura batean.

Bilkura horretara zuen sinadurak eramango ditugu. Beraz, zabaldu ezazu gure eskaera gehiago izan gaitezen. Sinatu: https://bit.ly/38WKxJg

Gogoratu paperezko sinadura Irungo Orlegi, Landare eta Labe Gorrin egin daitezkeela.

Etiquetas: