Estatu espainiarreko informatzaile grafikoek informazioa emateko eskubidea aldarrikatu dute Ligaren eta Kirol Kontseilu Gorenaren aurrean

Concnetración Informadores GráficoCOVID-19ren pandemiaren eraginez Espainiako Gobernuak deklaratutako alarmaegoeraren ondorioz, kazetaritza funtsezko zerbitzutzat hartzea ekarri du. Hala ere, esentzialtasun horrek ez du eraginik izan komunikabideetako profesionalon lanean.

Zehazki, erreportari grafikooi kirol-eremuetara sartzeko debekua ezarri zaigu, kirolkluben entrenamenduen informazioa kubritzeko orduan. Kazetaritza egiteko ezinbestekoa tresna den informatzeko eskubidea murrizten duenez, Espainiako Konstituzioaren 20. artikuluan esandakoa ez du betetzen.

Egoera horren aurrean, Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteak, behean sinatzen dugun estatu espainiarreko beste informatzaile grafikoen elkarte batzuekin batera, Osasun Ministerioaren, Kirol Kontseilu Gorenaren eta La Ligaren aurrean berretsi egiten dugu, normaltasun berri baterako trantsiziorako planaren 1. eta 2. faseak aplikatuz, alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako estatu-mailako murrizketa jakin batzuk malgutzeari buruz, BOEn, maiatzaren 9an argitaraturiko SND/399/2020 Aginduko 39.6 artikulua kentzeko eskaria - Hedabideak liga profesionaletako entrenamenduetara joateko debekoa aipatzen duena -.

Artikulu hori, aipatutako agindutik kendu ezean, kontraesan baten aurrean gaude komunikabideak funtsezko jardueratzat jotzeari eta aintzat hartzeari dagokionez. Gainera, La Ligak eta Kirol Kontseilu Gorenak pool erregimenean erabaki duten estaldura grafikoari uko egiten diogula gehitu behar dugu, bai entrenamendu eta bai etorkizuneko lehiaketa ofizialeko partiduei dagokienez. Erreportari grafikoontzat bidegabea da La Ligak lehiaketa ofizialeko kirol-ekitaldi horien estaldura eurek kontratatutako argazki-zerbitzuen agentzia bati bakarrik eskaintzea.

Horregatik guztiagatik, Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteak, manifestu hau sinatu duten estatuko beste elkarteekin batera, honako hau eskatzen du:

  • Kirol Kontseilu Gorenak eta La Ligak segurtasun-protokolo bat koordina dezatela kazetari grafikoen sarbidea bermatzeko, funtsezko zerbitzu gisa lan egin ahal izan dezaten.
  • Alarma-egoeraren funtsezko jarduera gisa, La Ligak eta Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak, lehiaketaren beste eragile bat bezala hartu ditzatela informatzaile grafikoak.
  • Sektore guztiek aurrera egiteko laguntzak behar dituzten une honetan, ez dago laguntza hoberik informazioko profesionalei lana erraztea baino, horrela kaleratzeak, ERTEak eta freelance lankideen lan-enkarguak murriztea saihesteko.

Manifestu hau sinatu dutenak dira:

  • Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkartea
  • Agrupación de Periodistas de UGT
  • Asociación de Informadores Gráficos de Burgos (AlGB)
  • Asociación de Informadores Gráficos de Prensa de la Región de Murcia
  • Asociación de Informadores Gráficos de La Rioja (AiG-Rioja)
  • Asociación de Informadores Gráficos de Talavera de la Reina (AIGTR)
  • Asociación de la Prensa de Sevilla
  • Asociación Nacional de Informadores Gráficos de Prensa y de Televisión (ANIGP-TV)
  • Asociación de Periodistas de la Provincia de Alicante
  • Asociación de Prensa Deportiva de Álava
  • Asociación de la Prensa Deportiva del Principado de Asturias (APDPA) . Asociación de la Prensa Deportiva de Zaragoza
  • Asociación Profesional de Fotoperiodistas de Aragón (APFA)
  • Asociación Profesional de Fotoperiodistas Asturianos (APFA)
  • Asociación Profesional de Fotoperiodistas Cántabros (APFC)
  • Asociación de Reporteros Gráficos de Navarra (AREGNA/NAGE)
  • Colectivo Profesional de Fotoxornalistas de Galicia
  • Federación de Asociaciones de Periodistas de España (FAPE)
  • Fotorreporteros de Valladolid
  • Unió de Periodistes Valencians.

Etiquetas: