Irungo Harrera Sarea.- Egun batzuk daramatzate muga pasatzen saiatzen, baina badirudi ez dutela lortzen.
Bat hegoaldeko kostaldetik sartu zen, 2020ko apirilaren 2an (pandemia betean). Almerian egon zen eta hiru hilabete geroago Madrilera jo zuen. Irunera iritsi da, baina ez da transitoan dagoen migratzailetzat hartu.
Bestea 2020ko otsailaren 14an iritsi zen Kanariar Uharteetara. Espainiako gobernuak bertan atxiki zuen 2021eko martxoaren 31ra arte, eta ondoren Madrilera bidali zuen, han Gurutze Gorriko dispositibo batean gehienez 6 hilabetez ostatu emateko. Irunera etortzea erabaki zuen, Europarako bideari jarraitzeko, baina ez da transitoan dagoen migratzailetzat hartu, eta Gurutze Gorriaren egoitzaren aurrean egiten du lo, ohe asko hutsik izan arren.
Hauek ez da salbuespenak. Irungo Harrera Sarea sortu zenetik Irunen ikusten ari garenaren mostra bat da.
Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendari den Legarreta jaunak, ozen eta harro esan zuen hemen migratzaile guztiei ematen zaiela arrera. Gauza bera esan zuen Irungo alkate Santanok, Yaya K.ren heriotza salatzeko ekitaldian. Baina ez da egia.
Ez zaie esan behar harreran eskuzabalak izateko. Euskadira eta Irunera iristen diren pertsonak duintasunez tratatu eta justizia egiteko eskatu behar zaie.
Hemen gauden guztiok ados bagaude migratzea eskubidea dela, eta ez delitua, Espainiako gobernuari gauza bera eskatu beharko genioke, hark kudeatzen baitu Kanarietan gertatzen dena. Batzuentzat oso erosoa da eskumenez hitz egin eta Frantziako gobernua seinalatuz argazkia ateratzea, baina ahaztu egiten zaigu gure alderdikideari begiratzea. Argazki hori deserosoagoa da.
Gaur gauean Irungo Harrera Sareak afaltzen eman die bi gazte horiei eta kanpin-denda bat atera du babestuago lo egin dezaten.
- Egutegia
- 529 irakurketak
- Castellano