2021eko Iñauteriak direla eta Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak balkoiak eta leihoak apaintzeko deia egiten die auzokideei.
Gure kaleko eta plazetako normaltasunera, auzo aktibo eta dinamiko baten normaltasunera, laster i¡tzultzeko itxaropenarekin ekin diogu 2021ari.
Horregatik, auzokideak animatu nahi ditugu iñauteri garai honetan, balkoiak eta leihoak apainduz, auzoari kolorea, alaitasuna eta itxaropena ematera.
Auzokideen irudimenera jotzen dugu, otsailaren 11tik (ostegun gizena) otsailaren 16ra (iñauterietako asteartea) balkoiak eta leihoak apaintzeko. Apaindutako balkoi edo leihoei argazkia ateratzeko eta sare sozialetan konpartitzeko deia ere egin nahi dugu, ondorengo traola erabiliz: Hinauteriakaldezaharrean
Antropologo ezberdinen arabera, Euskal Herriko iñauteriak, udaberrira deituaz, espiritu gaiztoak desagerrarazi edo uxatu nahi diren lurreko indarrak berpizteko jaiak omen dira. Beraz, bete ditzagun gure balkoi eta leihoak kolore eta alaitasunez Pandemia osteko udaberri kolektiboaren itxaropenarekin.
Amaitzeko, agintariek ezarritako arauak betetzera dei egiten dugu, herritarren artean kutsatzeen transmisioa gelditzeko. Horrela iritsiko gara denok osasuntsu 2022ko iñauterietara.
- Egutegia
- 585 irakurketak
- Castellano