EAEko zerbitzu soziosanitarioetako langileen mobilizazioekin bat egitea

Momento de la manifestación. Foto: geuria.eus

Bizkaiko eta Arabako Babestuk, IRauli Zaintzak, ARabako Egoitza eta Eguneko Zentroetako Erabiltzaileen Senideen Elkarteak, Gipuzkoako Senideak eta EAEko Pentsiodunen Mugimenduak dei egiten dute, martxoaren 4ko mobilizazioan parte hartzeko.

Denbora daramagu menpekotasuna artatzeko zerbitzuen erabiltzaileen muga-egoera sistematikoki salatzen. Inprobisazioaren pandemiaren kostua eta azken urteetako murrizketek eragindako bitarteko eta baliabide falta. konponezinak izan dira giza bizitzaren galeran. Dirudienez, txertoa iritsi ondoren, kutsadurak jaisten ari dira, eta aldundiek egoitzetan gertatutakoaren eta krisi sanitarioko hilabete hauetan egindako jardueren berri emateko txostena argitaratu arte itxaroten jarraitzen dugu. Ez dugu nahi egoera hobetzea, beste aitzakia bat izatea informazio osoa egiazkoa eta objektiboa ez emateko eta jarduketaren balantze autokritiko txikiena ere ez egiteko.

Ez dira langileen ratioak hobetu, eta ez zaie zentroei arriskuak prebenitzeko behar diren laguntzak eman, egoitzetako espazioak, askotan, ez dira nahikoak, eta horrek, beharrezko langile-kopururik ez dagoenez, zaildu egiten du arreta- eta prebentzio-lanak egitea; ikuskaritza-zerbitzu publikoak ez du langile nahikorik, gabeziak antzemateko.

COVIDen hilabetetako eragina jasan ondoren ,ezin da onartu instituzioen aldetik jasotzen den tratu txarrik. Halaber ezin da onartu instituzioen autokritika ezarik , are gutxiago, egoitzetako egoeraren errua, langileei edo eta senitartekoei egotziz. Gizarte-arreta da haien erantzukizuna, eta onartezinak dira une honetan egoitzetan gertatzen ari diren kaleratzeak.

Beste behin ere, agerian geratu da Foru Aldundiek ez dutela eraginkortasunik arreta- eta zaintzaeskubideak bermatzeko, gutxi batzuen onurarako zerbitzuak pribatizatzeko erabakia hartu dutelako.

Beraz, menpekotasuna artatzeko egungo eredua aldatzea eskatzen dugu, osasuna, erabiltzaileen arreta zehatza eta hori posible izan dadin behar diren baliabideak bermatzeko. Premiazkoa da EAEn araudi propioa garatzea, protokolo egokiak, kalitatezko laguntza eta mendekotasuna artatzeko zerbitzu publiko unibertsalen sarea bermatzeko.

Hutsune horiek salatzeko eta erabaki eraginkorrak hartzeko, berriz ere gure babesa eskainiko dugu eta martxoaren 4rako EAEn antolatutako mobilizazioetan aktiboki parte hartzeko deia egiten dugu.

Etiquetas: