Irungo Ezker Abertzalearen elkarretaratzea Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu eguna

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu eguna kartela

Irungo Ezker Abertzalea.- Irungo Ezker Abertzaleko kideok elkarretaratzea antolatu dugu heldu den apirilaren 28an gauzatzeko. Irungo San Juan enparantzan izango da arratsaldeko 18:30ean.

Apirilaren 28a, laneko segurtasunaren eta osasunaren mundu eguna da eta, egun ezin hobea da azken urteetan lan eremuan zabaldu den prekarizazioa salatzeko. Izan ere, honezkero nahiko jakina ez bazen, azken urte luzean jasan dugun izurritean are gehiago nabarmendu da merkatuaren sisteman oinarrituta dagoen Kapitalak, ekonomia lehenesten duena langileon bizien aurretik. Sistematikoa da langileok dugun segurtasun eza. Bistan da, lan istripu edo ezbeharrez mintzatu baino terrorismo patronalaz mintzatu beharko genukeela. Ez da gutxiagorako, izan ere, pasa den urtean, 2020an, 75 behargin hil ziren terrorismo honen eraginez. Gainez, ezin dugu ahaztu, joan den urteko otsailaz geroztik desagertuta dagoela Zaldibarren dagoen zabortegiko luiziaren ondorioz Joaquín Beltrán. 76, beraz, azken hau aintzat hartuta. Aurtengo urtea ere beltza doa; 16 baitira, jada, lan istripuz zendutako langileak.

Datu beldurgarriok ikusirik, laneko segurtasunaren eta osasunaren mundu egunean ezinbestean eragin behar dugulakoan antolatu dugu aipatutako elkarretaratzea.

Deialdi honen bidez, gonbita luzatu nahi diogu gertuko beharginari gurekin batera bertan parte hartzera.

Bidenabar, jakinarazi nahi genuke elkarretaratze hau, Oarso-Bidasoko LAB Sindikatuak maiatzaren leheneko langileen nazioarteko egunaren testuinguruan egingo dituen ekimenen baitan atxikita dagoela. Beraz, Irungo eta Bidasoko kide guztiak maiatzaren lean, Oreretan egongo den 12:00etako manifestaldian parte hartzera ere animatu nahi ditugu. Irungo Gal futbol zelaiko parkingean hitzartu dugu elkarretaratzea larunbatean. Goizeko 9:30ean. Lehenik, eskualdean barrena autokarabana egingo dugu. Ondoren, Oarsoaldera joango gara 12:00etan aurreikusita dagoen manifestaldian parte hartzeko.

Etiquetas: