"Presoen lekualdatzeen erritmo motel eta sumingarria" salatu dute, eta "salbuespenari eusten dioten neurriak" amaitu dituztela

Mani Sare Urtarrila 09

Irungo Etxerat.- Presoak Euskal Herri ondoko espetxeetara eta, kasu batzuetan, euskal espetxeetara lekualdatzeko erritmo motel eta sumingarriak jarraitzen du. Dinamika horrek amaiera eman beharko lieke 30 urtetik gorako sufrimenduari, urruntzeari eta sakabanatzeari.

Beraz, eszenatoki berri baterantz goaz, presoentzat eta guretzat egoera hobea ezagutzen ari gara, eta hemendik aurrera, euskal gizartearen eta eragile politiko eta sozialen bultzadak fruituak eman eta Espainiako Estatuaren blokeoa apurtzen denean, salbuespenari eusten dioten gainerako neurriei amaiera emateko lanari ekitea planteatzen dugu. Euskal preso politikoei legedi arrunta aplikatzea da eskatzen duguna, etxera lehenbailehen etor daitezen.

Kondena luzeak eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 19 presoen eta haien familien sufrimenduarekin amaitu behar da. Mikel Arrieta oreretarraren kasua aipa dezakegu: 21 urte daramatza espetxean eta ¡az bete zituen zigorraren %-ak. Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak iragarri berri du Soriatik Martutenera hurbilduko duela, baina aske utzi beharko luke bere gaitz kroniko larria baldintza egokietan tratatzeko bere ingurukoen ondoan.

Espetxe-politikaren humanizazioari bide eman behar zaio. Joseba Arregi oñatiarrak 75 urte ditu eta 29 urte daramatza espetxean, onartezina da oraindik kalea zapaldu gabe jarraitzea, ezta baimen batekin ere, zigorraren %-ak beteta dituenean. Arregik pairatzen duen egoera ondorio konponezinak izaten ari da berarentzat eta bere familiarentzat. 2021ean zehar, zigorren 3/4%-ak beteta izango duten euskal presoen kopurua 63 izango da. Espetxea uzteko ordua da. Etxera itzultzeko garaia da.

Hilabete honetan bost eta urtebete bete dira, hurrenez hurren, Angel Aldana eta Jesus Ricardo Urteaga euskal deportatu politikoak hil zirenetik. Koldo Zurimendi beste deportatu ohi batek azaldu duenez, bihar berandu izango da deportazioarekin amaitzeko. Deportatuak eta erbesteratuak itzultzeko garaia da. Agustin Azkarate eta Joseba Sarrionandia itzuli ondoren, 33 erbesteratu eta 8 deportatu geratzen dira gaur egun, preskripzio-epeak luzatzeko joko zitalak eta abokatuei informazio juridikoa ukatzeak markatutako linbo batean harrapatuta.

80 udalerritan baino gehiagotan Euskaldunako Akordioa berretsi izana begi onez ikusten dugu. Akordioa EAEko sindikatu guztiek eta gehiengo politikoak abenduan lortu zuten, urruntzeari amaiera emateko eta espetxe politika normalizatua ezartzeko. Era berean, aintzat hartzen ditugu sakabanaketaren testuinguruan onartzen ari diren senideen sufrimendua aitortzeko mozioak. Berriz diogu desberdinen arteko akordioak eta mobilizazioa, maiatzaren 8an Sarek proposatzen duena bezalakoak (EHko 650 menditara igotzea), eskubideen urraketei amaiera emateko eta konponbidean eta bizikidetzan aurrera egiteko tresnak direla.

Etiquetas: