Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren VI. edizioak datorren ostegunean, martxoaren 11ean, banatuko ditu bere sariak

cartel

Saioa Varela Crespo (Oñati) eta Miguel Paz Cabanas (Leon, Gaztela eta Leon) helduen kategorian eta Maria Jose Garcia Flórez (Cali, Kolonbia) eta Oihana Fernandez de Larrinoa Ibarbia (Alkiza) gazteen kategorian, izan dira Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren VI. edizioko irabazleak.

Saioa Varela Cresporen “Azken erabakia” eta izenbururik ez duen Miguel Paz Cabanasen izan dira epaimahaiak helduen kategorian irabazle hautatu dituen ipuinak. Gazte kategorian, Maria Jose García Flórezen “El refugio de la Grecia antigua” eta Oihana Fernandez de Larrinoaren “Udazkenerokoak” ipuinek lortu dute saria.

Aurtengo edizioan 537 ipuin bildu ditugu “Libreak ez ausartak” lelopean. Abiapuntu horrek berdintasunaren aldeko jendartea bultzatzea eta genero indarkeria baztertzea zuen helburu, eta epaimahaiak bereziki baloratu ditu indarkeria matxistaren aurkako borroka ikuspuntu positibo batetik islatzen zuten ipuinak baita idazlanaren kalitatea ere.

Asun Casasola Ipuin lehiaketan emandako 6 ediziotan izandako parte hartzerik handiena lortu dugu aurtengoan eta beraz, oso oso pozik gaude.

Kategoriaz kategoria gainditu ditugu gainera gure mugak, eta bereziki pozik gaude gazte kategorietan lortzen ari garen parte hartze handiarekin. Gazteen gaztelerazko kategorian 63 ipuin jaso ditugu eta 110 euskarazkoan. Urteak pasa ahala, ikastetxeak lehiaketa honekin duten atxikimendua handitzen eta sendotzen ari direla eta euren proiektu kurrikularraren barnean kokatzen ari dutela dirudi. Aurten adibidez, Irungo Dunboako eta Toki Alaiko ikasleek parte hartu dute, bai eta Orereta ikastola, Bizarain BHI, Lezoko institutua, Donostiako Koldo Mitxelena eta Mendiola ikastetxea eta Azkoitiako Xabier Munibe ikastolek hartu dute parte.

Helduen kategoriako irabazleek (16 urtetik gorakoek) 300€ko saria jasoko dute. Gazteen kategoriako irabazleek (12 urtetik 16 urterakoek), aldiz, 100€koa jasoko dute. Gainera, 50€ko bi opari-bono banatuko ditugu Iruñeako Katakrak liburudendaren eskutik.

Seigarren edizio honetako epaimahaia literaturarekin edo feminismoarekin harreman zuzena duten pertsonek osatu dute. Epaimahaikide guztiek inplikazio maila ezinhobea erakutsi dute hasieratik eta horregatik, antolakuntzatik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu.

Sari banaketa ekitaldia datorren ostegunean, martxoaren 11ean ospatuko dugu, arratsaldeko 19:00retan, Irungo Eskola kalean, Oiasso Museoko tabernan; Covid-19aren krisia dela eta ekitaldia aforoz mugatua izango da. Interesatuak idatzi asuncasasolaipuina@gmail.com-era

Aurreko edizioetan bezalaxe, ipuin irabazleak irakurriko ditugu: ekitaldian, ipuin irabazleak eskualdeko kazetariek irakurriko dituzte. Zehazki Ander Arzakek, Aitziber Zapirainek, Marialui Garciak eta Maria Jose Atienza kazetariak izango ditugu bidelagun, Maite Elizondok arpa soinuz laguntzen dituen bitartean.Epaimahaikideak eta irabazleak bertan izango dira eta Asun Casasola bera ere bertan izango da. Han espero zaituztegu.

Aurten ekitaldia streaming bidez emititzen saiatuko gara eta ondorengo egunean, martxoaren 12an, gure web orrian zintzilik egon da ekitaldiko bideoa. https://asuncasasolaipuinak.eus/ helbidean

Etiquetas: