Tximeleten taupadak

irudia

Emeki.- Datorren azaroaren 25ean, Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, Emeki elkarteak bat egin nahi du Tximeleten Taupadak proiektuarekin. Horretarako animatzen zaituztegu morearen gamako tonuak (feminismoaren kolorea delako) dituzten tximeletak ehuntzera, marraztera, margotzera... eta Emekira ekartzera. Tximeletak gure lokaleko espazio komuna apaintzeko erabiliko dira, indarkeria matxistaren eta bikarioaren biktima guztiak ikusarazteko eta gogoratzeko.

Itziar Prats Fernández eta Isabel Gallardo Sánchez gertakari tragiko baten ondorioz batu ziren bi emakume dira (Nerea eta Martinaren hilketa indarkeria bikarioko ekintza baten ondorioz). 2018ko irailaren 25ean hasi zuten pertsona askorengana iristen ari den Hezkuntza eta Gizarte Proiektu hau, balioetan oinarritutako hezkuntzaren bidez gizarte-aldaketa bat lortzeko asmoz.

“Así empezó todo...Del dolor y la ilusión por "hacer algo", nació este precioso proyecto.¿Quién nos iba a decir que lograríamos "hacer algo"? Estamos llegando a muchos corazones y generando conciencia”

2018ko azaroaren 25erako hasi ziren tximeletak ehuntzen. Argazkian duzuen eredua erabiltzen dute emakumeek, baina asko daude eta GUZTIAK dira genero-indarkeria ikusarazteko baliagarriak. Ehuntzen baldinbadakizu eta hegaldi honekin bat egin nahi baduzu, zure Tximeletak ongi etorriak izango dira Emekin.

Tximeletak genero-indarkeriaren aurkako borrokaren sinboloak dira, eta beraien bitartez indarkeria hori egunero ikusarazi nahi da presente izan dezagun eta horren aurrean erantzun dezagun.

Lagundu proiektu honetan hegaldia jarrai dezan!

Tximeletak Emekira ekartzeko ordutegia

  • Astelehena: 10:00etatik 12:00etara edo 16:00etatik 20:00etara
  • Asteartea: 17:00etatik 19:00etara
  • Asteazkena: 15:00etatik 17:00etara
  • Osteguna: 18:00etatik 20:00etara
  • Ostirala: 16:00etatik 20:00etara

Si no puedes visualizar el vídeo haz clic aquí para buscar una nueva instancia

Etiquetas: