Kontseilu Sozialista sortu da Bidasoaldean

"Kontseiluaren nondik norakoei dagokienez, azkeneko urteetan Euskal Herrian zehar zabaldu den antolakuntza komunista lurralde guztietara hedatu asmoz, Irun nahiz Hondarribin urrats bat eman nahi dugu norabide horretan Kontseiluaren sorrerarekin. Horretaz gain, sozialismoaren eraikuntza helburu, Kontseilua lan lerro ezberdinak abiatzeko baliatuko ditugu eta, azken finean, arlo ezberdinetako elkarlan horren emaitza izan(go) da Kontseilua."

ldatzi honen bitartez Kontseilu Sozialista Bidasoaren sorrera publiko egin nahi dugu.

Ziurgabetasun handiko garaiak bizi ditugu mehatxu sanitarioa dela eta. Gure etorkizuna zalantzaz beterik ikusten dugu, ez birusagatik bakarrik, baita gure egoera ekonomiko eta laboralagatik ere. Izan ere, Covid-19ak osasun-krisia eragiteaz ez ezik, aurretik zetorren krisi kapitalistaren ondorioak larriagotu ditu, lan eta bizi baldintzen proletarizazioa areagotuz.

Sistema kapitalistan klase jabedunak modu despotikoan agintzen du giz rteko arlo guztietan. Azken hilabeteotan gizarteko masa zabalen bizi-maila okertzea ekidin ez, eta bere botere erregimena betikotzeko neurriak hartzen aritu da burgesia. Gizarte egitura burgesean langileok ez dugu gaitasun errealik gure intereseko neurriak hartu ahal izateko; botere politikorik gabeko egoeran aurkitzen gara, alegia. Alarma egoerak ez du arazo estruktural hau indartu besterik egin: estatuak eta bere politikariek irabazi kapitalista salbatzearen mesedetan jarduteko konpromisoa izan dute. Bien bitartean, proletalgoari biltze, manifestazio eta mugikortasun eskubideak ukatu zaizkio, hau da, oposizio politikorako aukera debekatu, eta kontrol sozial zein polizial itogarria ezarri zaio.

Halaber, burgesiak botere osoa edukitzeaz gain, estatu burgesak eta bertan integratutako alderdiek ez dute langileriaren ziurgabetasun egoera gainditzeko ez borondaterik ez gaitasunik. Horregatik, komunistontzat nahitaezkoa da langile klasea instituzio burgesekiko independentziaz antolatzea, gure behar eta interesekin bat egingo duen irtenbide integral eta bakarra eraikitzeko gai izan gaitezen: sozialismoa, klaserik eta inolako zapalkuntzarik gabeko gizartea.

Kontseilu Sozialista Bidasoaren sorrerarekin urrats bat eman nahidugu antolakuntza komunista lurralde guztietara hedatzeari begira. Egun ditugun gaitasunetatik abiatuta, sozialismoaren eraikuntza ardatz izango duten lan-lerroei ekingo diegu, belaunaldi eta lan-esparru ezberdinen arteko elkarlanaren bitartez.

Kontseilu Sozialista Bidasoa

Etiquetas: