ELA - Oarso Bidasoa.- Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eraikinen eta lokalen garbiketako azpisektoreetako ELAko ordezkariek ekintza sinboliko bat egiten dute, eta Emakunderen (Gasteiz), CEBEKen (Bilbo) eta Bretxa-ko (Donostia) eraikinak garbitu dituzte, jasaten duten soldata-arrakala ikusarazi nahian.
Ekitaldia sindikatuak maiatzaren 24an hasitako kanpaina baten baitan kokatzen da. Kanpaina horrek helburu argia dauka: feminizatuta dagoen eraikinen eta lokalen garbikuntzak maskulinizatuta dagoen kaleko garbikuntzarekin alderatuta pairatzen duen soldata-arrakala behingoz ezabatzea.
ELAk azpimarratu du administrazioaren azpikontratetan dagoen aldea ezabatzea posible dela, beti ere, borondate politikoa baldin badago. "Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala eta soldata-arrakala ezabatzea kontratazio publikoaren erdigunean kokatu behar dira. Posiblea izateaz gain, erantzukizun politikoagatik egin beharreko auzia ere bada”.
Sindikatuak azaldu duenez, eraikinen eta lokalen garbiketan hainbat azpisektore daude, eta horietako bakoitzak dagokion hitzarmena aplikatzen du. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru probintzia-hitzarmenak daude soldata txikienekin, eta hortik aurrera garbiketen azpisektoreak daude, hala nola Osakidetzarena, Hezkuntzarena, ertzain-etxeena, epaitegiena, etab. Izan ere, azken horietan soldatak administrazioko langile propio gisa lan eginez gero legokiekeenekin parekatu zituzten. "Horiek guztiak sektore feminizatuak dira, ia % 90 emakumeak dira, eta kasu guztietan soldata-arrakala dago kale-garbiketaren eta zabor-bilketaren sektoreekin alderatuz gero", salatu dute.
Gogorarazi dute kale-garbiketa gehienbat azpikontratatutako sektorea dela, eta gauza bera gertatzen dela eraikinen eta lokalen garbiketarekin; azken kasu horretan, ordea, azpikontratazioa publikoa izateaz gain, pribatua ere bada.
Eremu pribatuari dagokionez, ELAk gogorarazi nahi du berdintasun-printzipioa EAEko enpresa pribatuek formalki babesten duten printzipioa dela. Egiteke dagoena berdintasun materiala lortzea da, eta horretarako neurri zehatzak hartu behar dira negoziazio kolektiboaren bidez.
ELAk kanpaina bat hasi zuen maiatzaren 24an, eta eraikin eta lokaletako garbikuntza sektore feminizatuak kale-garbiketako sektore maskulinizatuarekiko duen soldata-arrakalarekin amaitzeko.
Eraikinen eta lokalen garbikuntzan hainbat azpisektore daude, eta horietako bakoitzak dagokion hitzarmena aplikatzen du. Soldatarik txikienak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru probintzia-hitzarmenek dituzte. Hortik aurrera, garbikuntzako hainbat azpisektore daude, hala nola Osakidetzarena, Hezkuntzarena, ertzain-etxeena, epaitegiena eta abar. Azpisektore horiek, garai batean, administrazioko langile gisa kobratuko lituzketen soldatekin parekatzea lortu zuten. Bada, horiek guztiak sektore feminizatuak dira, ia % 90 emakumeak baitira, eta, kasu guztietan (parekatuetan barne), dagokion soldata-arrakala dago kale-garbiketaren eta zabor-bilketaren sektorearekin alderatzen badugu.
Kale garbiketa gehienbat azpikontratatutako sektorea da, eta gauza bera gertatzen da eraikin eta lokalen garbikuntzarekin; azken kasu horretan, ordea, azpikontratazioa publikoa izateaz gain, pribatua ere bada.
ELAk proposatu du administrazioaren azpikontratetan dagoen aldea ezabatzea posible dela borondate politikoa badago. Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzea eta soldata-arrakala ezabatzea erdigunean jarri behar da kontratazio publikoko politikaren eskutik, posible izateaz gain, erantzukizun politikoko kontu bat ere badelako.
Eremu pribatuari dagokionez, ELAk gogorarazi nahi du berdintasun-printzipioa EAEko enpresa pribatuek formalki babesten duten printzipioa dela. Egiteke dagoena da berdintasun materiala erdiestea, eta horretarako neurri zehatzak hartu behar dira negoziazio kolektiboaren bidez.
- Egutegia
- 502 irakurketak
- Castellano