Osasun egoera zaurgarrian dagoen migrante batek kalean lo egin behar izan duela salatu du Harrera Sareak

tienda campana dispositivo CR

Irungo Harrera Sarea.- Joan den egunetan lau ebakuntza egin dizkiote Ibrahimari. Aldiz, ez dutearta berezirik aurreikusten Harrerarako erakundeek ezta Gurutze Gorriak ere.

IRAILAK 3, OSTIRALA

23:00 Ibrahima autobusean iritsiko da Irunera, 7 orduz zutik egon ondoren, bere egoerak ez baitzion uzten eserita egoten. Irungo Harrera Sareko (IHS) boluntarioek oinez laguntzen diote Gurutze Gorriak kudeatzen duen Hilanderas migratzaileen harrera guneraino.

Bere osasun-egoera ikusita, anbulantzia bati deitzeko eskatzen diegu, Eskualde Ospitalera (EO) eraman dezaten.

Une horretako Gurutze Gorriko Hilanderas guneko arduradunak esaten digu anbulantzia bat deitzerik ez dutela, deitzea nahi izan ezkero guk geu egin beharko dugula. Jakina, deitzen dugu.

IRAILAK 4, LARUNBATA

1:00 Ibrahima Irungo Eskualde Ospitalean sartzen da eta gau horretan bertan larrialdiko ebakuntza egiten diote.

Ibrahimari beste bi ebakuntza egin behar izaten dizkiote larunbatean zehar.

IRAILAK 5, IGANDEA

Ibrahimak egun osoa igarotzen du Irungo Eskualde Ospitalean

IRAILAK 6, ASTELEHENA

Ibraimari ebakuntza egin diote, sartu zenetik laugarren aldiz.

IRAILAK 7, ASTEARTEA

Ibrahimari Irungo Eskualde Ospitalean alta ematen diote. Aldez aurretik, Ospitaleko Gizarte Langileak Hilanderas guneko Gurutze Gorriko arduradunarekin hitz egin duela adierazi eta Ibrahimak bertan 2-3 asteko ebakuntza ondorengoa egiteko konpromisoa hartzen zuela baieztatzen digu. Gainera, Irungo EOtik analgesikoak eta egunean, urarekin eta xaboiarekin 3-4 garbiketa egitea errezetatzen dizkiote infekzio-arriskua dela eta, ebakuntza delikatua izan baita, ondeste-prolapsoa.

18:00 IHSko boluntarioek Ibrahima Hilanderasen gunera eramaten dute, eta bertan geratzen da.

IRAILAK 8 ASTEAZKENA- IRAILAK 9 OSTEGUNA

10.00h ASTEAZKENA 8- Irungo Ospitale Ospitalearekin etengabe harremanetan egon garenez, Gizarte Langileak jakinarazten digu Ibrahimak ez duela Hilanderas gunean lo egin, "Baldintzak betetzen ez dituela eta ezin dela geratu" esan baitiote. Bi egunez ez dugu Ibrahimaren berri izango. Bi egun horietann zehar, Legarreta jaunarekin (Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariarekin) jartzen gara harremanetan, eta hark esaten digu Hilanderas gunean geratu beharrean bere osasun-egoerarako egokiagoa den beste egoitza batera eraman dutela. "Datuen babesaren" aitzakipean, Ibrahima zein egoitzan hartu duten ez digu esan nahi. Guri pertsonei datuei baino babes handiagoa ematea gustatuko litzaiguke.

17:00 OSTEGUNA, IRAILAK 9- Ibrahima Irungo Udaleko Gizarte zerbitzuetako ZUBIA egoitzan aurkitzen dugu.

Honakoa azaltzen digu: “Traileran 7an IHS boluntarioez Hilanderasera lagundurik iritsi eta gutxira, bertan geratzerik ez nuela esan zidaten eta ZUBIAren helbidea zuen paper bat eman eta kaleratu ninduten. Nire diruz ordaindutako taxi bat hartu eta ZUBIAra joan nintzen. Bertan ez zidaten atea ireki, ni iritsi nintzen orduan itxita bait zegoelako, ¿? orduan ixten duten bertan hartuta dauden pertsonentzako. Sartzerik ez nuela ikusirik kalean lo egin nuen. Asteazkena 8an Frantzia aldera nire bidaia jarraitzen saiatu nintzen baina polizia frantSesak 3 aldiz itzuli ninduan nire osasun egoera kontuan hartu gabe. Berriz ere kalean lo egin behar izan nuen, gainera gizon batek dirua lapurtu zidan. Irailaren 9an espainiar poliziak atxilotu ninduen eta nire osasun egoeraz jabeturik Irungo eskualde ospitalera eraman ninduten. Bertan, hemorragia bat tratatu zidaten eta anbulantzian ZUBIAra eraman ninduten”.

Azpimarratu behar dugu, Legarreta Jaunaren esanetan "bere osasun-egoerarako egokiagoa den gune honek", bere osasun-egoera bera dela eta muga garrantzitsuak dituela,

    • - Lanegunetan itxita dago 19: O0etatik 21: OOetara.
    • - Asteburuetan itxita dago 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Kontuan izan behar da, medikuaren aginduz, zauria garbi eduki behar duela, egunean 3-4 aldiz urarekin eta xaboiarekin garbituz; beraz, eserita egon ezin duenez, zutik egotera behartuta dago Zubiatik kanpo ematen dituen ordu guztietan.

Hauek dira gertaerak, ez gehiago eta ez gutxiago.

Hiru urte baino gehiago daramatzagu iragaitzazko migratzaileei Gurutze Gorriak kudeatutako Hilanderas gunean sartzeko aplikatzen dizkieten "irizpide” murriztaileak salatzen. Kasu hau inoiz ezagutu dugun larrienetako eta ankerrenetako bat da. Salatu behar dugu ia egunero pertsona bat edo bi kalean geratzen direla, publikoak ez diren "irizpide" hauengatik, Hilanderas gunean plaza libreak egonda ere. Hori bai, Eusko Jaurlaritzak "kontingentzia-plan bat" aurkeztu zuen, Frantziako Gobernuak muga “de facto” itxi ezkero, Irunen 100 pertsona baino gehiago eta 500 ere elkartzera iritsiko baziren prest egoteko, ordea Irunera iristen diren migratzaile gutxietako batzuk kalean geratzea ahalbidetzen du.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu IRUNGO ESKUALDE OSPITALEARI Ibrahima zentro horretan sartu zenetik une oro erakutsi duten arretagatik, profesionaltasunagatik eta enpatiagatik.

Etiquetas: