Zabortegiak Txenperenean

Hondakinak Txenperenean

Eguzki.- Aspalditik, Irungo Txenperenea inguruan dauden baratzetan zabor asko biltegiratzen ari da inongo kontrolik gabe.

Ez da arraroa araudia betearazten ez den eremuetan, aurretik egindako lanetatik edo inguruko jendeak botatako hondakinetatik zabortegi ez erregulatuak aurkitzea. Ekintza horiek, eremuaren utzikeria eragiten dute, eta gero eta hondakin gehiago erakartzen dituzte. Hondakin horiek, inguruan bizi eta lan egiten duten pertsonen egunerokoa bihurtzen dira, usain txarra eta lekuaren irudi txarra sortuz.

Bestalde, hondakin horiek elikagai toxiko gisa balioko dute animalia espezie askorentzat eta landare ale desberdinak hazteko hesi gisa ere. Hirian geratzen diren leku "berde" gutxienetako bat garbia eta errepestatuta mantendu beharko litzateke bertako jende guztiengatik.

Horregatik, Eguzkitik salatzen ditugu gero eta urriagoak diren espazio naturalen utzikeri eta suntsipen ekintza hauek. Era berean, honelako guneetatik gertu dagoen jendeari horrelako gertaerak dagokion udalari salatzera animatzen diegu, euren betebeharra baita horrelako guneak garbi mantentzea eta horiek arautzea horrelako egoerak ez sortzeko. Gure ustez, lan handia egin behar da ingurumenarekiko ardura bultzatzeko, batez ere gazteekin. Horregatik, herritarrei kontzientzia sortzera eta beraiek gozatzen dituzten eremuak zaintzera ere animatzen diegu, beste pertsona batek gero espazio horretaz goza dezan.

Etiquetas: