Feminismoaren izenean egindako eraso transfoboa Irunen
Su Txikian.- Martxoak 8 egunaren harira Irunen agertu ziren pintada transfoboen aurka adierazi nahi gara. Trans pertsonen eta paradigma bitarretik ateratzen den ororen kontrako eraso moduan definitzen ditugu pintada hauek, onartezinak dira.
Pintaden helburua argia da; emakumeen eskubideak aitzakiatzat hartuz egin duenaren transfobia adieraztea. Su Txikianetik ez diogu zentzurik ikusten feminista batzuen aldetik sortu nahi duten konfrontazioari; emakumeak transen eta pertsona ez bitarren kontra jarri nahi izatea. Su Txikianeko kideek eta Irungo beste hainbat feministek argi dugu, ez dugu feminismoaren izenean inolako transfobiarik onartuko.
Bizi dugun sistema arrazista eta zisheteropatriarkalak zapaltzen dituen pertsonen eskubideen alde lan egiten jarraituko dugu. Intersekzionalitateari lekurik uzten ez dion eraso hauen kontra denok lekua dugun feminismoak eraikitzen jarraituko dugu, non kide transen identitateak ez diren eztabaidatzeko gal izango. Esperientzia eta izate ezberdinak jasotzen dituen feminismo intersekzional baten alde egiten dugu apostua. Gure pribilegioak deseraikitzeko ardura pertsonal zein kolektiboak hartuz, sistema arrazista, zisheteropatriarkal, kolonial eta kapazitistaren aurka agertzen gara, feminismoaren adar batetik baldin badator ere.
GORA BORROKA TRASNFEMINISTA!
TRANSIK GABE EZ DAGO FEMINISMORIK!
- Egutegia
- 644 irakurketak
- Castellano