Elkarretaratzea Irunen Kubari elkartasuna adierazteko

Kubarekin elkartasun elkarretaratzea Irunen

Herritar talde batek deituta, gaur (uztailaren 16an) hamarka lagunek elkarretaratzea egin dugu Kubako herrriari elkartasuna adierazteko.

BLOKEORI EZ! IRAULTZARI BAI!

Hemen, irunen bilduta Kuba-ko herri iraultzaileari elkartasuna adierazteko bildu gara. Hemendik, munduko betse txoko batzuetatik bezalaxe, guk ere.

  1. AEBko gobernuak, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren ebazpena bete dezala eskatzen dugu: Hots, Kubaren aurkako blokeo ekonomiko, finantzario eta komertziala kentzea. Joe Bidenen administrazioak, ez du politika terrorista honen neurri bat bera ere altxatu.

  2. Gogor arbuiatzen dugula inperialismoaren jarrera miserablea: Pandemiaren errelaitate gordinari, inperialismoak blokeoaren gogortzea gehitu baitio xede bakar batez: Herri iraultzailearen borondatea makurtu eta estatu kolpe bati bide eman.
    • Gertakari horiek ez dira "osasun-krisi" baten ondorio: Covid-19k irlan eragindako kutsatzeen eta heriotzen kopurua, Matanzasen eta antzeko lekuetan gorakada larria izan arren, gertuko gainerako herrialdeetakoa baino askoz txikiagoa da, AEBetakoa kasu. Protestak, hornidurarik ezaren krisiarekin (elikagaiak, erregaia, sendagaiak, garraioa, itzaltze elektrikoak) dago lotuta. Azken hau blokeori gupidagabeari dago lotua.

  3. Era berean diruaren egia bakarrari saldutako komunikabide handien morroi papera salatzen dugu berriz ere. Mundu mailako korporazioetatik Diario Vasco-ra. Honen disimulurik gabeko manipulazioa salagarria baita: beste herrialde batzuetan gertatutako protesten irudiak Kuban gertatutakoak bezala aurkezten ditu eta Iraultzaren alde une honetan uhartean zehar egiten ari diren bat-bateko dozenaka ekintza isiltzen ditu. Honi tiraka;
    • Zinikoa da, benetan, Kolonbian edo Txilen dozenaka heriotza eragin dituzten poliziaren errepresio-ekintzengatik punta-puntan ibili diren komunikabideek orain "errepresioaz" hitz egitea Kuban: Prozesu iraultzailea babesten duen gehiengo batek modu baketsuan erantzun die protestei.

  4. Beste gezur bat ere salatu nahi dugu: herrialdeari laguntza materiala sartzeko balizko "debekua". Kuba dohaintzak jasotzen ari da munduko hainbat herrialdetatik. Gogora dezagun "Xiringak Kubarentzat" izeneko euskal kanpaina, 655.700 xiringa erosteko dirua bildu zuena, guztira 10 milioi baino gehiago Europa osoan. Bukatzeko gure elkartasun zintzoena adierazten diogu Kubako herri iraultzaileari. Hamarkadaz hamarkada, munduko ezkerrarentzat eta esplotazio gabeko mundu bat eraiki nahi dugunontzat eredu. Burujabetza osoa nahi dugun herriontzat ipar-orratz. Momentu gogorrenetan ere duin. Burujabe, aske!

Euskal Herria Kubarekin
Cuba si Yankees no!
Soberanía es libertad
Stop al bloqueo
Gora Iraultza

Etiquetas: