Auzoko memoria ezagutu nahi dugu bideo bat osatzeko laguntza eske

Memoria Barrio Nuestra Memoria

Landetxa Auzo Elkartea.- Landetxa Auzo elkarteak ekimen berri bat abian jarri nahi du. Gure auzoko historia gure auzoko bizilagunen ahortik kontaturik jaso nahi baitugu. Duela urte bete sortutako ideian lanean gabiltza eta hainbat testigantzaz gain, argazki, dokumentu eta objetuak biltzeari ekin nahi diogu.

1930 urtean auzoko bizitza aurrera zijoan eta bat batean 1936an estatu kolpea eta gerra etorri zen gure artera. Egunekotasunean eragin zuzena izan zuen: gerrara joan beharra soldadu bezala, ihesian atera, beldurra, bonbetatik ezkutatu, eguneroko goseak, eskola itxiak eta zenbat historia gehiago!… Baina, gerra ondorengoa ere ez zen hobea izan askorentzat.

Gure historia galdu aurretik gertatutakoa jaso nahi dugu. Horregatik gure auzoan bizi diren bizilagunen testigantzak jaso nahi ditugu. Alde batetik galdera honi erantzuna bilatuz “Nola gogoratzen dituzu 1930-1955 urteak?” eta bestalde, auzoko argazki, dokumentu eta objetuak bilduaz.

Guzti horrekin bideo bat egin nahi dugu eta gure arbasoen historia zuzenean ezagutu eta bestalde, gure ondorengoek ere, nola bizi izan zen ezagutzeko aukera izango dute.

Zure testigantza eman nahi baduzu, edo eta argazki, dokumentu edo objeturik baduzu eta uzteko prest bazaude, jarri gurekin harremanetan 688669426 telefonora deituaz, avvlandetxa@hotmail.com helbidera idatziz edo auzo elkarteko bulegora gerturatuz ostiraletan 17:00—19:00tan

Eskerrik asko aldez aurretik

Etiquetas: