San Tomas Futbito txapelketa

Santo Tomas Futbol Txapelketa 2021

Santo Tomas Futbito Txapelketa.- Aurten ere, duela bi urte bezala, Santo Tomas Futbito Txapelketa antolatuko dugu Uranzu pilotalekuan.

Duela bi urteko txapelketa borobila izan zen, arrakastatsua, bai parte hartzean eta baita lortutako babes eta atxikimenduei dagokionean.

Aurten ere duela bi urtekoa errepikatu nahi dugu, txapelketari zein aldarrikapenari babes eta atxikimendu zabalena eman nahi diogu.

Elkarbizitzarako, bakerako eta etxerako bidean oraindik ere urratsak emateko tenorean gaude. Duela bi urteko edizioan esaten genuen bezala, korapiloak askatzeko unea zen. Egia da azken bi urte hauetan hainbat korapilo askatzen joan direla baina oraindik ere asko dago egiteko, elkarbizitza demokratiko baterako ezinbestean presoen aferari soluzio bat eman behar zaio, salbuespen espetxe politika desegin behar da behingoz eta presoen eskubide guztiak bermatu behar dira.

Uste dugu euskal jendartearen gehiengoak bat egiten duela premisa honekin eta guk borondate eta aldarrikapen hori plazaratzen jarraituko dugu.

Datorren asteetan txapelketaren eta aldarrikapen ideia horien karietara ekimen eta informazio gehiago plazaratzen joango gara.

Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean, izan bidea!

SANTO TOMAS TXAPELKETA '21 URANTZU PILOTALEKUAN:

Abenduaren 18: 9:00-19:00

Abenduaren 19: 9:00-14:00

(Zozketaren arabera 18 edo 19an)

Eta sailkatutakoak

Abenduaren 21: 16:00-20:00 Finaulaurrekoak+FINALA

  • 5+atezaina, areto-futbola
  • Kanporaketa sistema
  • 18 urtetik gorako 8-12 jokalari taldeko

Izen ematea jada zabalik honako formularioa betez, plazak bete arte: https://forms.gle/PCT2ED299cyxvHR88 (Konfirmazioa jasoko duzue)

  • 10€ jokalari bakoitzeko
  • Sari paregabeak
  • ZOZKETA egingo dugu abenduaren 10ean — SILVER WHALE tabernan

Edozein zalantzarako idatzi: torneosantotomas@gmail.com

ADI SAREETARA.

LAISTER INFORMAZIO GEHIAGO!

twitter: https://twitter.com/sttxapelketa/

instagram: https://www.instagram.com/santotomastxapelketa/

Etiquetas: