Izateko, maitatzeko, askatasuna! Sexu askapenerako nazioarteko egunean

Ekaina 28

Sortu Irun.- Denak ei gara orain “gay friendly”. Azaletik bederen. Autobusak edota plazak ortzadarrez pintatzen ibiltzea bilakatu da adeitasun hori erakusteko metodo ohikoena. Bitartean, egunez egun, belaunaldiz belaunaldi hetero-araua bir-sortzea eragiten duten egiturazko aldaketez hitzik ez. Eta okerragoa dena, ekinik ez. Izatekotan kontrako ekinak.

Egiturazkoak? Bai, izan ere gure jendarte kapitalista eta hetero-normatiboaren barrunbetatik datoz ordena hetero-sexista mantentzeko dominazio indarrak. Agerikoak merkatu sisteman, agerikoak familian eta agerikoak instituziogintza mirabean.

  • Merkatuak zenbait “errebeldia” adierazpide merkantilizatu ditu, arriskurik gabeko adierazpide sinbolikoak saritu ditu beste batzuk ilunduz. Gatazka zantzuez hustu eta erakusleihoetan salgai jarri dizkigu. Zeinen ondo; diru apur batekin patrikan denok izan gaitezke “gay friendly”: 'Txapa soinena, alkandora soinean, han edo hemengo tabernan kontsumituz edo oporraldi alternatibo lekuetan. Itxura txanpon baten truke.

  • Familian nuklear tradizionalean, kapitalismoa sustengatzen duen instituzio heterosexistan: Hemen bermatzen dira ordainketarik gabeko zaintza lanak, hemen hezten dira sistemak behar dituen “objetku” berriak. Hemen, naturalizatzen egunerokoan hetero-araua. Familia honen sustenguan indar guztiak dira ados: Eliza, estatua eta jendarte zibil kontserbadorea. Tamalez egun, gehiengoa. Familia da, feminismotik ikasi dugun “soldataren patriarkatuaren”-ren gotorlekua. Kapitalismoak hetero-araua behar du ideologikoki eta materialki, horregatik bere politika eta industria kultural guztia erabiltzen du hau indartu eta kontrakoak indargabetzeko (merkantilizazioaren eta indarkeria zuzenaren bidetik).

  • Instituzioen inguruan zer esan, EHGAM bezalako mugimenduek 70. hamarkadaren bukaera esandako askoetara berriki ari dira heltzen. Baina esan bezala berandu eta oso azaletik. Duela 10 urte eskas beren maskulinitate erasokorra lotsik gabe han hemen erakusten zuten ordezkari politiko asko, denak ez esatearren, bilakatu dira (urtean behin behintzat) “gay friendly”. Bejondeizuela poltronako kamaleoiak

Azken hari honetatik tiraka eta urrutira joan gabe, gera gaitezen gurean, irunen: Autobusak, CBAren baraila margotzea eta “harrotasunaren plaza” margotzea dira ekimen esanguratsuenak. 'Ixalo bero bat PSOE lehenik eta Podemos-i orain. Lehenaren kasuan ezer berririk ez, bigarrenaren kasuan frustrazio eta atsekabea, sistemarekiko mirabekeria osoaren sintoma. lrungo kasuan, gobernu akordioaren izenean, poltrona gutxi batzuen truke, historikoak eta egiturazkoak diren borroketan saldukeria. Bai saldukeria. Izan ere gurean:

Onargarria al da hetero-sexismoaren kontrako abangoardia bezala aurkeztea norberaren buruan, bitartean hiri honetan hetero arauaren, eta sexismoaren adiera gorena, egituratzailea den Alarde sexista sustengatzen laguntzen den bitartean? Honen legitimitatea babeste den bitartean?

Hipokrisia dosi oso oso altuak soinean da soilik posible. Eta ez soilik Alarde sexista. Irungo koalizioak (PSOE-Podemos) iruditegi sexista, hetero-araua indartzen dituzten ekimen asko eta asko sustatzen ditu. Adibide txiki bat: Irun 1522 fundazio errebisionista edota Pagoki elkarteei sustengua. Orain arte LGTBQ+ ikurriña Udaletxean jartzeko debekua herri eragileen eskaeren aurrean. Luis Mariano: Honen berreskurapen perbertsoan, hetero-sexismoaren indarkeriaren iluntze planifikatua lotsagarria da. Euskal Jira: Gu euskal-zaleak, euskaldunak eta euskal herritarrak gara, baina irungo euskal jirak ere iruditegi hau sostengatzen du. Errealitatearekin zerikusi gutxi duen euskal iruditegi erromantiko eta kontserbadore bat ekarriz urtero gure hirira. Eta bai, udalak hori ere sustatzen du.

Gure aburuz, azken urteetan eman diren aurrerapauso epelen aurrean eskuinaren eta konsterbadurismoaren erantzuna oso gogorra ari da izaten. Hor koka genezake 1996-tik hona gure hirian ezagutu dugun oldarraldi kontserbadorea. Era berean, hor ditugu azken hilabeteko kale erasoak (Basaurikoa kasu) edota komunikabideetan onargarritzat hartzen hasiak diren diskurtso homofoboak. Honen aurrean, ezker bat norabiderik gabe dago, ekimen sinbolikoak eginez eta egiturazko kritikak egin eta bide horretan ekinik gabe. Nahita edo utzikeria medio, heterosexismoa gainditzeko beharrezko aldaketa erradikalak egiteko oztopo bilakatzen ari da ezker instituzionaliztatu eta botere zale bat. Honen aurrean, gure egiten ditugu EHGAM-en hitzak; “gaur egun nagusi den giza- eta sexu-harreman mota gaindituz bakarrik lortu litekeelako askapena. Gizarte matxista, sexista, heterosexista, patriarkal, klasista eta kapitalista honi (...) boterearen deskontzentrazio- eta deszentralizazio-erak sortzen dituena; gutxiengoen askatasunak ziurtatzen dituena eta monolito zapaltzaile eta desgizatzaile ez dena

Hots politika iraultzaileak beharrezkoak dira, izan ere hetorosexismoa dominazio sistemaren muinean baitago. Guk argi dugu, euskal askapen prozesuak askapen sexualaren borroka bere barnean, integralki landu beharra duela. Ez dago herri libre batean biziko diren pertsona askeak sortzerik hau gabe. Era berean, askapen sexualak egiturazko eraldaketak behar ditu eta honek, gure ustez, euskal askapen prozesuarekin lotura eskatzen du. Librezalea izango den euskal fronte iraultzaile batera gehitzeko borondatea.

Dena aldatzeko Izateko, Maitatzeko... Askatasuna

Etiquetas: