M8 Asanblada Feministak astearteko manifestazioarekin bat egiteko deia egin du

afitxa m8 2022

Bagera, nous sommes.- «M8 Asanblada Feminista Bidasoak» (non "aBgera, nous sommes" parte den) Biriatu eta Urruñako herrikoetxeen sustenguarekin antolatutako manifestazioa 17:30etan abiatuko da Pausu plazatik Hendaia zeharkatzen Santiago zubiraino.

Han 17:00tetan Hondarribiko «martxoak 8» plazatik aterako den eta Irun zeharkatuko duen manifestazioaren beste zutabearekin elkartuko gara.

Batera, Avenida zubiko izenik gabeko plazatxora abiatuko gara eta bertan festa giroan ekintza amaituko dugu.

Azpimarratu nahi dugu gurekin harremanetan jarri diren LAB, CGT eta SUD sindikatuen eta "Les Bascos" elkartearen babesa ere badugula.

Gertakari hau historikoa da, Bidasoaren bi aldeetako emazteen eskubideen aldeko manifestazio baten inguruko batasuna. Zurekin kontatu nahiko genuke.

M8 Bidasoako Asanblada Feministaren komunikatua

Beste behin ere, martxoaren 8an, emakumeok gure eskubideak ozenago eta argiago aldarrikatzen jarraitzen dugu.

Pandemia hori, emakumeentzat, ahalegin bikoitza da; izan ere, beste behin ere, gure lanekin, zaintzekin eta abarrekin pairatu ditugu aurkeztu zaizkigun egoera prekarioak.

Berriro kalera irtengo gara oihu egitera, indarkeriaz aski da, hiltzen, erasotzen, bortxatzen jarraituko digute. Noiz arte?

Erre dezagun matxismoa, bota dezagun sistema patriarkala sutara, egin dezagun guztion artean gizarte justuagoa, berdintasunezkoagoa, eta amai dezagun behingoz soldata, lan, arraza eta abarren arteko desberdintasunekin, emakume izateagatik soilik.

Gizarte honek zor bat du berdintasunarekin, emakume guztien eskubideen defentsarekin, edonondik datozela ere. Gu geuk,maitasunaren gainetik, aske nahi dugulako, gure gorputzen eta bizitzaren jabe.

Amaitu ditzagun genero-desberdintasunak gure bizitzako alderdi guztietan eta, jakina, baita gure jaiak ospatzeko moduan ere.

Martxoaren 8an... "kaleak gureak dira berriro".

Etiquetas: