Txingudiko Elkarte Feministak LGTBI mugimenduari laguntzeko duen muralaren bandalizazioa salatu du

pintada en el local 4 -02-2022

Txingudiko Elkarte Feminista.- Joan den ostiralean, otsailak 4, indarkeria matxistaren erasoa jasan genuen; izan ere, LGTBI mugimenduari babesa ematen dion gure muralaren bandalizatu egin zuten eta, aldi berean, Txingudiko Elkarte Feministan lanean ari garen emakumeok iraindu gintuzten.

Badakigu eraso koldar hau erantzun gisa baliatu nahi izan dutela argudiorik ez duten horiek, eta beldurtu eta isilarazi nahi gaituztela, haien jarrerak eta pribilegioak zalantzan jartzeari utz diezaiogun.

Txingudiko Elkarte Feministatik biziki deitoratzen dugu intolerantzia eta nagusikeria matxistaren adierazgarri hori, eta argi eta garbi salatzen dugu eraso horiek ez gaituztela aldenduko Irunen emakumeen berdintasunaren alde borrokatzen jarraitzeko dugun asmo irmotik.

Etiquetas: