Aurten bai! Aurten elkartuko gara!
Bi urte ondoren Euskal Herriko plazak saharar errefuxiatu kanpamentuetan jaio eta hazi diren haurrez bete nahi ditugu.
Pandemia eta gerra gehitu zaizkie ohiko arazoei; janari eta ur eskasia, udan 55°gradutik gorako tenperaturak, mediku errebisio gabezia....
Mundu mailako pandemiak bortitz jo du errefuxiatu kanpamentuak. Kanpo laguntzatik biziraun den herri batentzat, mugak itxita mantentzeak ondorio larriak ekarri dizkio. Gaixotasun berak sortutako arazoez gain, paraleloki beste hainbat eta hainbat eragozpen izan dituelako.
Pandemia honi, komunikabideek ixilean mantentzen duten gerra gehitu behar zaio. 2020ko azaroak 13an Marokok su etenari amaiera eman ziolako, eta ordutik saharar soldaduak "lotsaren harresia" babesten diraute. Eta ia urte eta erdi luzatu den gerra honek heriotzak ere ekarri ditu. Soldadu hauek Oporrak Bakean programan parte hartzen duten haurren aita, anai edo senide dira; baina baita orain dela urte batzuk atzera gure herrietan harreran egondako haurrak ere.
Baina gerra honek ez du interes mediatikorik.
Bi urte eta gero, berriro elkartuko gara, besarkatuko gara, dibertituko gara, medikutara joango gara, ongi elikatuko gara...
Bi urte ondoren, oporrak bakean programa martxan da!
Ahalik eta haur gehienek uda gurean pasa dezaten, harrera familien bila gabiltza.
Bi hilabetez etxean beste kide bat gehiago izan nahi duten pertsonen bila gabiltza.
Saharar herriarekin elkartasuna duten familien bila gabiltza.
Mahaian beste plater bat gehiago jartzeko prest dauden pertsonen bila gabiltza.
Uda ezberdin bat pasa nahi duten familien bila gabiltza.
Zure bila gabiltza!!!
Oporrak bakean programan parte hartu nahi duzu?
Jarri gurekin harremanetan martxoak 27a baino lehen eta konpromizurik gabe informatuko zaitugu.
Zure zain gaude, aurten bai! Aurten elkartuko gara!
- Egutegia
- 369 irakurketak
- Castellano