Ostomila, Irungo Txotxongilariak, Zentro Amerikatik giran dabiltzate

 

imagen

Ostomila Txotxongilo taldea, Irunen finkaturiko antzerki talde profesional bat da.

Txotxongiloak, musika eta Ahozkotasuna lantzen duen eta bost urte beteko dituen taldea da.

Zentro Amerikatko giran daudelarik, Managuako Ruben Darío antzerki Nazionalean aurkezteaz gain "Alaia Galtzagorria: Mito bidaia" obrarekin, "Pepe prego in memoriam" seigarren antzerki jaialdi internazionalean parte hartuko dute Urtarrilak 16 Igandean "Untxia eta koiotearen abenturak" ikuskizunarekin, baita ere, Ruben Darioren "semana dariana" jaialdi internazionalean, Urtarrilak 30ean León-en eta Otsailak 5ean Estelí herrietan "Ruben Dariori buruz" proiektuarekin. Txotxongilo antzerkiaren bitartez, Euskal Herriko kultura ezagutzera ematea dute helburu besteak beste.

Etiquetas: