Artiako Lagunak eta Red Ciudadana de Sevilla.- Urtebete da Irungo Juan Thalamas Labandibar kalean, Artia eta Behobia auzoen arteko zatian, abiadura 30 km/h-ra murrizteko beharra salatu genuela. Gaur egun, 50 km/h-ko abiaduran jarraitzen du. Hiri-eremua da, baina tarte horretatik 25.000 ibilgailu baino gehiago igarotzen dira egunero; horietako asko kamioiak dira, eta batzuek salgai arriskutsuak garraiatzen dituzte.
Ibilgailu kopuru izugarri hori auzo horietako biztanleekin batera aurkitu dezakegu; oinezkoentzako pasealekua eta bidegorria erabiltzen duten oinezko eta txirrindulariekin; Azken Portu kiroldegiko erabiltzaileekin; edo kale horretan geltokia duten hiriko eta eskolako autobusen erabiltzaileekin.
Azken talka bidezko heriotza abuztuaren 26an izan zen, Azken Portu kiroldegiaren aurrean. Ohartarazi genuen; zoritxarrez, heriotza iragarri bat zen.
Biktima hori saihets zitekeen, baina Aintzane Oiarbide Iruretagoiena Bide Azpiegituretako Foru Dputatuaren eta Jose Antonio Santano Clavero Irungo alkatearen gaitasun ezak eta arduragabekeriak hori gertatzeko bide baldintzak ematen lagundu dute. Diktadura frankistan eta pertsonen bizitzarekiko mespretxuan ainguratutako administrazio publikoen eta eredu politiko baten moduek eta formek ahalbidetu dute.
Ezbeharra puntu beltz batean gertatu da, non hildakoak eta zaurituak eragin dituzten beste istripu batzuk izan diren, baina zonaldean dauden interes pribatu eta politikoek (Zaisako Plataforma Logistikoa, hirigintza-espekulazioa eta lurzoruaren erabilera-aldaketak) ezinezko egiten dute gure eskaerek aurrera egitea. Administrazio-bidea eta bide politikoa agortu ditugu.
Hamar elkartek Irungo Udalaren Osoko Bilkuran, 2021eko abenduaren 23an, aho batez erabakitako mozioa aurkeztu genuen tarte horretan abiadura 30 km/h-ra murrizteko. Akordioak, gainera, trafikoa baretzea eta baketzea aurreikusten zuen, hiru helbururekin: mugikortasun segurua eta iraunkorra, airearen kutsadura eta kutsadura akustikoa murriztea.
Idazki baten eta telefono-deien bidez, Irungo alkateari eskatu diogu Alkatetzaren Dekretua edo Ebazpena onar dezala, aipatutako Osoko Bilkuran adostutakoarekin bat etorriz, eta Bide Azpiegituretako Foru Diputatuarekin bil dadila abiadura 30 km/h-ra murrizteko akordioa sinatzeko, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorraren (1428/2003 Errege Dekretua) 50. artikuluko 5. paragrafoan ezarritakoa betez. Artikulu horrek xedatzen duenez, “Ibilgailuen abiadura-muga orokorra 50 km/km-koa da. Muga hori murriztu ahal izango da Udal Agintaritzak bidearen titularrarekin hartutako erabakiaren bidez, aldez aurretik seinale espezifikoak jarrita" eta 7. paragrafoan jasotako aurreikuspenen arabera, “Udal-agintariek eta bidearen titularrek beharrezko neurriak hartu ahal izango dituzte trafikoa baretzeko eta ezarritako abiadura-mugak errazago hautemateko.”
Joan den urtarrilean, Arartekoari babesa eskatu genion. Dagoeneko zortzi hilabete daramatza gai honetan lanean, eta erakunde horrek ez du aurrerapeni lortu konponbidean.
Bi aldeek uko egiten diote azken izapide administratibo hori egiteari eta Osoko Bilkuraren Akordioa betetzeari, alderdi politikoen (EAJ eta PSOE) eta interes pribatuen ondorioz, Toki Araubidearen Oinarrien Legea bera gutxietsiz. Bultzatzen dutena gatazka, tentsioa, haserrea, sumindura eta amorrua dira.
Irungo Udalak eta Foru Aldundiak behar den arduraz jokatzea eta pilota elkarri botatzeko estrategiarekin amaitzea eskatzen dugu. Biktimekiko, kale horretako erabiltzaileekiko eta Irungo biztanleekiko zentzugabekeria eta errespetu falta da, gertatutakoaren ondoren, tarte hilgarri horretan abiadura 50 km/h-ra mantentzea.
Bide-segurtasunaz eta bizi-segurtasunaz, osotasun fisikoaz eta pertsonen bizitzaz ari gara.
- Egutegia
- 296 irakurketak
- Castellano