Oihana Briones Aramendi izango da Irungo EH Bilduko bozeramaile berria

imagen

Irungo EH Bildu.- Irungo EH Bilduk bozeramaile berria izango duela helarazi nahi dizuegu: Oihana Briones Aramendi.

Jakina da, azken hiru urteotan lrungo Udalean zinegotzi lanetan aritu dela eta kargu berrian lan egiteko baldintza guztiak betetzen dituela.

Koalizioak legegintzaldian zehar egin duen lana balioan jartzen du eta helburua lan horri jarraipena ematea da: "Eraginkorrak izan gara, hainbat akordio erdietsi ditugu urte hauetan, eta guretzako garrantzitsuak diren gaietan indarra jartzen jarraituko dugu".

Honez gain, Jokin Melida Beltran de Herediari bozeramaile lanean egin duen guztia eskertu nahi diogu. Lekukoa pasa duen arren, taldean udaleko zinegotzi moduan bere ekarpena egiten jarraituko du.

Etiquetas: