LABek Osasun Bidasoa plataformak deitutako mobilizazioan parte hartuko du, gardentasuna eta kirurgia zerbitzu guztiak Bidasoa ESIan mantentzea aldarrikatzeko

concentra hospital 28-01-22

LAB Sindikatua.- Osakidetzak, bere kudeaketa-ereduari jarraiki, beste behin ere Bidasoa Ospitaleko kirurgia-blokea berritzeko prozesua modu opakuan eraman du, eta informazioa ezkutatu die langileei eta haien ordezkariei, baita gizarteari oro har eta gizarte-erakundeei ere. Beste behin ere, ez da aldez aurretik inolako negoziaziorik egin proiektuari, eraginpeko langileen mugikortasunari, lanbaldintzei, dieten ordainketari eta lanaldi-igoerari dagokienez, besteak beste, eta hartutako erabakiak jakinaraztera mugatu da.

Osasun publikoak eskaintzen dituen zerbitzuak modernizatzeko eragozpenik ez badugu ere, kasu honetan, kezkagarria iruditzen zaigu Anatomia Patologikoko Zerbitzua Donostia Ospitalera eramatea, Bidasoako Ospitalera itzultzeko bermerik gabe. Horrek prozesu kirurgikoak nabarmen mugatzea ekarriko luke, eta, ondorioz, eskualdean asistentzia-kalitatea galtzea eta baliabide publikoak xahutzea. Salatu behar dugu zerbitzu hau berez gainezka dagoela eta bertako langileek lan-karga jasanezinak jasaten dituztela.

lldo horretan, LABek orain arte erantzunik aurkitu ez duten galderak baino ez ditu. Zer gertatuko da ebakuntza barruko patologia-analisiekin? Jada ez dira egingo? Edo agian, zentroan Anatomia Patologikoko zerbitzurik ez dagoenez eta ebakuntzamota asko mugatzen denez, galdera izan behar da Bidasoako ESIn zer interbentzio kirurgiko mota geratuko diren?

Uste dugu Osakidetza ez dela informazio guztia ematen ari. Ez da logikoa, alde batetik, hain inbertsio handia egitea ebakuntzagelen berrikuntzan eta ekipamenduan, eta, aldi berean, Anatomia Patologikoko zerbitzua desagertzea edo Donostiako Ospitalera eramatea, horrek berekin dakarren kalitate-galerarekin ebakuntza askori aurre egiteko orduan.

Horregatik, LABek bat egin du Osasun Bidasoa Plataformak deitutako manifestazioarekin, otsailaren 19an, 18: O0etan, lrungo San Juan plazatik aterako dena, honako lelo honekin: "Ampliar, RENOVAR, HOBETZEA - Gure OSASUNAREN ALDE".

Etiquetas: