Sexu esplotazioa salatzeko kalera irtengo da Txingudi Elkarte Feminista

imagen

Txingudiko Elkarte Feminista.- Sexu esplotazioaren eta pertsonen salerosketaren aurkako nazioarteko egunarekin bat eginez, Txingudiko Elkarte Feministak ondoko ekintzak gauzatuko ditu, datorren ostiralean, irailaren 23an.

  • Graffiti bat, Bartolome de Urdinso kalean.
  • 18:30-19:30. Mikroekintzak topoaren geltokitik Urdanibia plazaraino (Mosku)
  • 19:30. Txalaparta eta konzentrazioa Urdanibia plazan.

Delitu larri horiek jasatzen dituztenen egoera SALATU nahi dugu.

Gure babesa eman nahi diegu biziraun dutenen elkarteei, Erakunde publikoei exijitzen diegu emakumeen esplotaziotik dirua lortzen duten pertsona, enpresa eta mafiak jazartzeko neurri egokiak har ditzatela.

Emakume guztien giza eskubideak errespeta daitezela exijitzen dugu eta emakume bakar bat ere ez dadila, emakume izate hutsagatik, zapaldua izan.

Eta horrexegatik borroka egingo dugu, ez ditugu begiak itxiko nahiz eta errealitatea deserosoa izan

Pertsonen salerosketari, ez; ezta esklabotza sexualari ere

Etiquetas: