Bidasoko Ikasle Abertzaleakek hitzaldiak antolatu ditu ostiralean

A25-Egitaraua

Bidasoko Ikasle Abertzaleak.- Badator Azaroak 25, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna, eta Bidasoako Ikasle Abertzaleak-etik bi ikastetxetan hitzaldiak egingo ditugu: Irungo Pio Baroja institutuan 10:45etan eta Hondarribiko Talaia institutuan 11:15 eta 12:35etan.

Hitzaldi hauetan indarkeria matxistaren nondik norakoak landuko ditugu, urgentzia handikoa iruditzen baitzaigu gai hau tratatzea honi aurre egiten hasteko. Indarkeria matxista emakume langileok jasaten dugun sistemaren baitako indarkeriatzat ulertzen dugu, ez da kasu isolatuen multzoa. Horretaz gain, hartzen dituen formak ezberdinak direla azpimarratuko dugu. Indarkeria matxista ez da soilik bortxaketa bat, forma ugari hartzen ditu eta hauek garatuz doaz. Horren adibide dauzkagu sare sozialak, zeinetan emakume lagilearen irudia sexualizatzen den.

Argi dago indarkeria matxista arazo larri bat dela emakume langileon egunerokoan, eta heziguneak ez direla egoera horren salbuespen. Gauzak horrela, urgentzia handiko zeregina bilakatzen da emakume langileari babesa eskaini eta ikasle langileok honen aurrean emango dugun erantzuna antolatua izatea. Izan ere, lan handia dugu egiteko indarkeria matxistarik gabeko errealitate batera iristeraino: baina gaurdanik hasi behar gara horretarako baldintzak jartzen, eta lehen pausoa da indarkeria matxistaren larritasunaren inguruko kontzientzia piztea eta honen aurrean antolatuta egotea, kasu bakoitza seinalatu eta berriro gertatu ez dadin aurrerapausoak emanez.

Bukatzeko, arratsaldean Bidasoako ltaiak “Indarkeraria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki” lelopean deitu duen kontzentraziora deitu nahi dugu, arratsaldeko 19:00tan Irungo Mosku plazan izango dena.

Etiquetas: