EH Bildu.- 2021 urteko kreditu aldaketan EH Bilduk udal gobernuarekin lortutako akordioari esker, 117.000 euroko partida bat txertatu zen Irungo landa-bideak konpontzeko. “Bide batzuk oso egoera txarrean zeuden eta beste gai batzuekin batera, arazo honi heltzea erabaki genuen” diote koalizio abertzaletik.
Orain, EH Bilduk jakinarazi duenez, landa-bide batzuk konpondu dira jada eta beste batzuetan konpontze lanetan ari dira. “Espero dezagun hurrengo urteetan hartutako dinamika honekin jarraitzea” adierazi du EH Bilduk, oraindik ere konponketa-lanak behar dituzten bideak daudela gaineratuz.
Hala, lan horretan sakontzeko asmoa azaldu du talde ezkertiarrak: “EH Bildun argi daukagu irundarron beharrizanak asetzen jarraitu behar dugula. Eta ezin ditugu ahaztu nekazal guneetan bizi diren herritarrak, Irunen denok baikara lehen mailako herritarrak”.
- Egutegia
- 400 irakurketak
- Castellano