Irailaren 23a, sexu-esplotazioaren eta Pertsonen Salerosketaren Aurkako Nazioarteko Eguna

imagen

Txingidiko Elkarte Feminista.- Sexu-esplotazioa eta emakumeen eta nesken salerosketa giza eskubideen urraketa larria dira, eta genero-indarkeria gehien urratzen duten moduetako bat, emakumeak indarkeria mota horren biktima baitira, emakume izate hutsagatik.

Bizitzeko eskubidea, askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea, esklabo edo neskame/morroi ez izateko eskubidea, nahitaezko lana edo zorren ondoriozko zortasun-baldintzetan lan ez egiteko eskubidea, torturarik eta/edo tratu edo zigor krudel, anker edo umiliagarririk ez jasateko eskubidea, genero-indarkeriarik ez jasateko eskubidea, eta, horrela, delitu horrek urratutzen dituen beste 17 eskubide gehiago aipa litezke.

Sexu-esplotazioa eta salerosketa gutako bakoitzarengandik oso gertu gauzatzen diren delituak dira, gure kaleetan eta plazetan, gure eraikinetan eta espaloietan.

Gaur, irailak 23, bi aukera ditugu delitu horiei aurre egiteko: herritarren sentsibilizazioa, batez ere esplotatutako emakume horietaz baliatzen jarraitzen duten gizonena, eta kalera irtetea, guk ikusten zaituztegula, existitzen zaretela eta gure herrialdean oraindik esklabo sexualak daudela oihukatzeko, hori errealitate nabarmena eta agerikoa baita.

Kalera irten behar dugu oihu egitera eta legeak aldatu egin behar direla gogoraraztera, ustelkeria eta begiak ixtea ez baitira jadanik aukera bat.

Biktimen arrisku-faktore nagusiak beti dira pobrezia, desberdintasuna, ustelkeria, hezkuntzarako aukera eza eta patriarkatua, eta hori guztia aldatzea gure esku dago.

Erakunde publikoek delitu horiei aurre egiteko pasibotasun eta axolagabekeria izugarria salatzen dugu.

Irungo Udalak eskumenak ditu gure udalerrian emakumeen salerosketarekin eta sexu-esplotazioarekin lotutako jarduerak modu publiko eta agerikoan egiten diren leku asko ikuskatu eta kontrolatzeko.

Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzak ordena publikoaren gaineko eskumenak dituzte delitu horiek gerta ez daitezen

Espainiako Gobernuak eta Parlamentuak beharrezko lege-aldaketak sustatu behar dituzte, emakumeen esplotazioarekin irabaziak lortzen dituzten mafia antolatuak eraginkortasun handiagoz jazartzeko.

Justizia organoek, epaileek eta fiskalek lehentasuna eman behar diote emakumeen esplotazioarekin irabaziak lortzen dituzten gizabanakoak, enpresak eta erakundeak jazartzeari.

Salerosketa eta sexu-esplotazioaren biktimak aintzat hartzen ez direla ere salatzen dugu, bai eta babes-neurriak etaaintzat hartzeko rotokolo berriak ezartzeko beharra ere; horietan, bizirik atera direnen elkarteei hitza eman behar zaie, lan handia egiten baitute, eta horiekin bat egiten dugu eta gure babes osoa ematen diegu.

Eskatzen dugu giza eskubideak errespetatuak izan daitezela, eta ez dadila emakumerik erreprimitu, ezta menderatua izatea ere emakume jaio izanagatik hutsagatik.

Horregatik guztiagatik borroka egingo dugu eta ez ditugu begiak itxiko errealitatea deserosoa bada ere.

EZ GIZAKIEN SALEROSKETARIK, EZ SEXU-ESKLABOTZARIK

Etiquetas: