EH Bilduk Bidasoko autobus zerbitzuak hobetzeko beharra azpimarratu du

EH Bildu Bidasoa recortes ekialdebus

Bidasoko EH Bildu.- Bidasoko EH Bildu zur eta lur agertu da Ekialdebuseko murrizketen aurrean, eta egungo zerbitzuak hobetuko lituzketeen autobus linea berriak proposatu ditu.

EH Bilduko eskualdeko zinegotziek eta Oskar Bordes batzarkideak salatu dute publiko egindako prentsaoharrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak (EAJ-PSE) iragarritako autobus lineen “birmoldaketen” aitzakian inplizituki murrizketak daudela. Zehazki, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, E26 linea E27 izatera pasako da; eta horrek, Belaskoenea, Anaka, Puilana eta Urdanibia auzoetarako zerbitzuak murrizteaz gain, helmugara autobusak 15 minutu beranduago iritsiko dira.

Murrizketak salatzeaz gain, EH Bilduk gogorarazi nahi du, duela aste batzuk, Foru Aldundiak Bidasoan dituen autobus zerbitzuak hobetzea proposatu zuela. Gauzagarriak Iizateaz gain, herritarren bizi kalitatea hobetzeko beharrezkoak liratekeen hobekuntzak baitira. Zehazki, bi linea berri proposatu zituen: alde batetik, Hondarribia eta Irun 30 minuturo Donostiako Ospitalearekin A-8 autobidetik lotuko lituzkeenak; bestetik, bi hiriak Lezoko industrialdearekin lotuko lituzkeena. Hegoaldeko ingurabidea egungo garraio publikoko zerbitzuak hobetzeko aprobetxatzea ere eskatu zuten.

Etiquetas: